Dmitri Xostakovitx
Dmitri Dmitrievitx Xostakovitx (San Petersburgo 1906ko irailaren 25agreg./irailaren 12ajul. - Mosku 1975eko abuztuaren 9a) Sobietar Batasuneko musikagilea izan zen, XX. mendeko bigarren erdialdeko sinfonia konposatzailerik onenetakoa. Harizko laukoteak ere idatzi zituen. Errusia Sobiet Batasunean zela bizi izan zen. Iosif Stalin bezalako buruek arteak eta musika herriaren handitasunaren erakusgarri izan nahi zituztenez, Xostakovitxek zentsura pairatu zuen.
Bizitza
aldatuLehendabiziko urteak
aldatuXostakovitxen gurasoak Siberiatik zetozen. Aita biologoa eta ingeniaria zuen eta ama, piano jotzailea. Eroso bizi izan ziren 1917ko iraultza. Petrogradoko (San Petersburgoko) kontserbatorioan, pianoa eta konposaketa ikasi zituen. Aita hildakoan diruz estu zebiltzanez, semeak soinurik gabeko filmetarako zineman pianoa jotzen dirua irabazi behar izan zuen. Haren lehen sinfonia oso arrakastatsua izan zen: musikak soinu berria zuen, akorde disonantziaz betea. Lehen lan dramatikoen arteanSudurra izeneko opera eta Urrezko garaia izeneko balleta daude.
Helduaroa
aldatu1930ean, Mtsensk barrutiko Lady Macbeth opera idatzi zuen. Kritikariek lana goraipatu zuten arren, sobiet gobernuak debekatu egin zuen. Beldurrez, zentsura onartu zuen. Xostakovitxek Bosgarren sinfonia idatzi zuenean, sobiet gobernuaren gustuko izan zen. Bere piano bostekoarengatik, Stalin saria jaso zuen.
Bigarren Mundu Gerran, Xostakovitx, emaztea eta bi seme-alabak beste nonbaitera eraman zituzten. Ondorengo bi sinfoniek (7.a eta 8.a) guda deskribatzen dute. Mendebaldean arrakasta handia zan zuten. Estatu Batuetan 7. sinfonia nazismoaren kontrako erresistentziaren ikur bilakatu zen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren
aldatuGudaren ondoren, sobiet gobernuak lan artistikoak zorrotz zentsuratzeari ekin zion berriz. 1948ko bilera batean Xostakovitx, Prokofiev eta beste konposatzaile batzuk kritikatu eta "formalista" eta "antidemokratiko" deitu zituzten. Hurrengo bost urtean, Xostakovitx politikarien gustuko ez zen ezer ez konposatzeko kontuz ibili zen. Gure ama-lurrean eguzkiak distira egiten du ondu zuen.
1953an Stalin hil ondoren, zentsura leundu zen. Hamargarren sinfonia idazti zuen. Lady Macbeth opera berrikusi zen eta izen berria eman zitzaion: Katerina Izmaylova. Filma egin zuten eta herrialde askotan erakutsi zuten.
Azken urteetan oso osasun txarra izan zuen. Poliomielitisa zela eta, eskuak eta hankak erabiltzeko zailtasunak izan zituen. Hainbat bihotzeko izan zituen eta bista galtzen hasi zen. 1975ean, birikako minbiziaz hil zen.
Musika
aldatuOndu zituen 15 sinfonia eta 15 harizko laukoteengatik da ezaguna batik bat. Operarik garrantzitsuena Mtsensk barrutiko Lady Macbeth du. Filmetarako musika eta antzezlanetarako musika (adibidez Hamlet) ere idatzi zuen. Xostakovitx errusiar literaturan jantzia zenez, abestietan Puxkin, Dostoevsky eta Blok bezalako idazle famatuen hitzak erabili zituen. Pianorentzako 24 preludio eta fuga ondu zituen, piano hirukote bat, bi piano kontzertu, piano bosteko bat, txelo eta pianorentzako sonata bat eta txelo eta biola eta pianorentzako sonata bat (haren azken lana).
Lagun askok haren lana lehendabizikoz kontzertuan jotzen zuten. Haren sinfonia gehienak lehendabizi Eugeny Mravinskyk zuzendutako Leningrad Filarmonikoak jotzen zituen. Bere harizko laukoteak lehendabizi Beethoven Harizko Laukoteak jotzen zituen. David Oistrakh biolin jotzaileak, Mstislav Rostropovitx txelo jotzaileak eta Sviatoslav Richter piano jotzaileak bere musika jotzen zuten lagun minak zituen.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dmitri Xostakovitx |