San Pedro eliza (Erriberri)

Erriberriko babestutako eraikina

San Pedro eliza Nafarroako Erriberri udalerrian dagoen eliza bat da. Erriberriko Alde Zaharreko Fosal plazaren 2. zenbakian dago, Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregiaren ondoan. San Pedro apostoluari sagaratua dago eta erromaniko, gotiko eta barroko estilokoa da.

San Pedro eliza
Kultura ondasuna
Olite Eglise San Pedro extérieur.jpg
San Pedro elizaren irudia.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Erriberri
Koordenatuak 42° 28′ 49″ N, 1° 38′ 53″ W / 42.4802°N,1.648°W / 42.4802; -1.648Koordenatuak: 42° 28′ 49″ N, 1° 38′ 53″ W / 42.4802°N,1.648°W / 42.4802; -1.648
Historia eta erabilera
Elizbarrutia Iruñea eta Tuterako artxidiozesia
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa
Ondarea
BIC RI-51-0004167

Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago.

EraikinaAldatu

Gezi airoso batez koroatutako dorre gotikoa du eta Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregiaren ondoan eraikia. Bere dorreari "Dorreorratza" esaten diote (gaztelaniaz "Torre Aguja").

XII. mendean eraikitzen hasi ziren. Hiriko elizarik zaharrena da eta hainbat altxor artistiko ditu: XIII. mendeko klaustro erromanikoa, Done Jakueren tailu gotiko bat, erretaula nagusi interesgarria eta hilobi gotiko bat. Hilobia alabastro polikromatuzko erliebea da, eta hiru pertsonekin batera Hirutasuna ageri da.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa