San Pedro de Atacama

San Pedro de Atacama Txileko iparraldeko komuna eta hiri bat da, Antofagasta eskualdeko El Loa probintzian kokatuta. 2002ko erroldan, 4,969 biztanle zituen.

San Pedro de Atacama
San Pedro de Atacama
city in Chile (en) Itzuli
San Pedro de Atacama oasis.jpg
Escudo de San Pedro de Atacama.svg
Administrazioa
Herrialdea Txile
AdministrazioaKomuna
Geografia
Koordenatuak22°54′39″S 68°12′00″W / 22.9108°S 68.2001°W / -22.9108; -68.200122°54′39″S 68°12′00″W / 22.9108°S 68.2001°W / -22.9108; -68.2001
Azalera23.438,8 km²
Altuera2.407 m
Demografia
Biztanleria5.347 (2017)
Dentsitatea2.314,72 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC−04:00
Hiri senidetuakYokneam Illit (en) Itzuli eta Magdalena (Mexiko Berria)
http://www.sanpedrodeatacamatransparente.cl/ www.sanpedrodeatacamatransparente.cl

GeografiaAldatu

Santiago hiriburutik 1700 km iparraldera kokatzen da. Argentinarekin lotura egiten duten Jama eta Sico-ko nazioarteko igarobideak 160 km eta 200 km-tara daude hurrenez hurren. San Pedro de Atacama munduko basamortu handi eta lehorrenetako baten atarian dago, Atacamako basamortua. San Pedro de Atacamako komunan kokatzen da Atacamako gatz-lautadaren zati bat.

HistoriaAldatu

Atacamako puna izeneko goi-ordokian dagoen oasi baten inguruan garatu zen San Pedro de Atacama hiria. Bertako lehen biztanleak, Atacameño (Txilen erabilitako hitza) edo Atacama (Argentinan hobetsitakoa) herritarrak izan ziren. Saskigintzan eta buztingintzan nabarmendu ziren.

Lurralde hau Boliviaren parte izan zen bere independentzia lortu zuenetik Chilek bere jabetza aldarrikatu zuenerarte. Gatazka honek Ozeano bareko gerra ekarri zuen eta geroztik Txileren parte da eskualdea.

TurismoaAldatu

San Pedro de Atacama turismo helburu oso ezaguna da. Hiriaren inguruan ekintza mota ugari gauzatu daitezke, hala nola, mendi ibilaldiak, eskalada, bisita arkeologikoak eta izarren behaketa. Paisai ezberdinez gain, geologikoki bereziak diren lekuak ere bisitatu daitezke. Uyuniko gatzaga ezagutzeko abiapuntu nagusietako bat izan ohi da.

  • San Pedro eliza, adobez eginiko eliza, monumentu historiko izendatua.
  • R.P. Gustavo Le Paige Museo Arkeologikoa, inguruko herri indigenek sorturiko zeramika eta buztingintza lanak ditu erakusgai.
  • El Tatio-ko geiserrak, 4.230 metroko altueran kokatzen den geiser-zelai bat. San Pedro de Atacamatik 90km-tara dago.
  • Valle de la Luna ("Ilargiaren harana"), dunez eta gatz geruzes osaturiko ingurua. Gatz ustiategi zaharren hondarrak daude bertan.
  • Pukará de Quitor ("Quitorreko gotorlekua), Atacameño herriak XII.mendean eraikitako gotorleku bat.
  • Puritama-ko ur termalak.
  • Atacamako gatzaga, Atacamako basamortuan dagoen gatzaga erraldoia (3,000 km²). Flamenkoen erreserba natural bat dago bertan.
  • ALMA astronomia-behategia, Chajnator lautadan kokatua, itsas mailatik 5000 m-tara, munduko instalakuntza astronomiko handiena da[1].
     
    El Tatio-ko geiserrak
 
Valle de la luna


Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) information@eso.org. «ALMA» www.eso.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).

Kanpo estekakAldatu