San Martin eliza (Arama)

eraikitako euskal ondare nabaria Araman

San Martin eliza Gipuzkoako Arama udalerrian dagoen eliza bat da.

San Martin eliza
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaArama
Koordenatuak43°03′49″N 2°09′55″W / 43.06363°N 2.1654°W / 43.06363; -2.1654
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXX. mendea -
Izenaren jatorriaMartin Tourskoa
Erlijioakatolizismoa
Ondarea
1

Kokalekua

aldatu

Herrigunean dago, Aramako plazan, eta Aramako pilotalekuaren parean.

Historia

aldatu

Egungo San Martin eliza antzinako baseliza baten gainean eraiki zuten. Harrezkero maiz berregin eta handitu dute. XIX. mendera arte, inguruko agintariak bertan batzartu ohi ziren.

Eraikina

aldatu

Kanpotik horiz margotua dago eta Arama izena eta armarria dauzkan plaka bat du. Oinplano laukizuzena dauka eta eraikinaren nabe bakarra puntu-erdiko kanoi ganga batek estaltzen du. Portada nagusia beheratutako arku baten azpian dago, eta kanpandorre bat dauka. Barruan, hasierako baselizatik geratzen den elementu bakarra dago: Ama Birjinaren irudi bat, alegia.

Kanpo estekak

aldatu