San Antonio eliza (Iruñea)
San Antonio eliza Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eliza bat da. Hiri honetan kaputxinoen ordenako duen elizetako bat da, bestea Arrotxapea auzoko San Pedro eliza eta Kaputxinoen Harresiez Haratagoko komentua da.
San Antonio eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°38′W / 42.81°N 1.64°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1940ko ekainaren 29a |
Inaugurazioa | 1940ko ekainaren 29a |
Jabea | Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Iruñea eta Tuterako artxidiozesia |
Izena | Antonio Paduakoa |
Arkitektura | |
San Antoniori sagaratua dago.
Kokalekua
aldatuBigarren Zabalgunean dago, Karlos III.a etorbidearen 22. zenbakian eta Merindadeen plazaren alboan.
Historia
aldatu1939an lehen harria ezarri eta eraikitzen hasi zen, 1940ko ekainaren 29an, San Petri eta San Paulo egunez, inauguratu zelarik. Modesto López Otero (Madrilgo Arkitektura Eskola) arkitektoak diseinatu eta Felix Huarte kontratistak eraiki zuen, Francisco Garraus arkitekto-teknikoaren zuzendaritzapean.
Eraikina
aldatuElizak barnealdean 36 metro luze, 20 zabal eta 22 metroko garaiera ditu. Aurrealdea adreiluz eta zementuz egina du, bere garaian eraikitzaileek ekonomikoki eskuragarri zituzten eraikuntza materialen erabilera artistikoa eginez.
-
Ataria.
-
Barnealdea.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- San Antonio elizaren webgunea (Gaztelaniaz)