Samuel Scheidt
Samuel Scheidt (Halle, Alemania, 1587ko azaroaren 3an bataiatua - 1654ko martxoaren 24a) alemaniar musikagilea eta organista izan zen.
Samuel Scheidt | |||
---|---|---|---|
1619 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Halle, 1587ko azaroaren 4a | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Heriotza | Halle, 1654ko martxoaren 24a (66 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Irakaslea(k) | Jan Pieterszoon Sweelinck | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, organista eta unibertsitateko irakaslea | ||
Mugimendua | musika barrokoa | ||
Musika instrumentua | organoa | ||
Biografia
aldatuJ. Sweelincken ikasle izan zen. 1603-1608. urteetan Halleko Moritzkircheko organista izan zen, eta 1619. urtetik aurrera Halleko gorteko organista izan zen. Bachen aurreko organo-musikagile aipagarriena izan zen.
Scheidten lan aipagarriena Tablatura nova (1624) organorako lana izan zen, tablatura idazkera erabili ordez pentagramak erabiltzen zituena. Lan horretan salmoak, ereserkiak, mezak, toccatak, fugak eta elizako musika biltzen ziren, besteak beste.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.