Samosa pasta gozo frijitu edo errea da, patata, tipula, ilarrak, gazta, behi-haragia eta beste jaki batzuk edo dilistak bezalako jaki zaporedunak dituena. Forma ezberdinak har ditzake, besteak beste, triangelu, kono edo ilargi erdiko formak, eskualdearen araberakoak[1][2][3]. Indiar estiloa, sarri chutney batez lagundurik, izango da errezetarik ezagunena, baina Afrikatik Txinaraino hedatzen den janari bat da. Erdi Aroan edo lehenagoko jatorria du. Samosak Asiako hegoaldeko, mendebaldeko Asiako, hego-ekialdeko Asiako, Mediterraneoko eta Afrikako herri batzuetan ohikoak dira. Eskualde hauetako migrazio eta kultur hedapenaren ondorioz, gaur egun samosak beste eskualde batzuetan prestatzen dira.

Samosa
gozogintza, pasta barrubete eta jaki
Materialakgari-irina
haragia
ilarra
azenarioa
patata
Osagaiakgari-irina, patata, azenarioa, ilarra eta haragia
Historia
JatorriaEkialde Hurbila

Erreferentziak aldatu

  1. Davidson, Alan, 1924-2003.. The Oxford companion to food. ISBN 0-19-211579-0. PMC 55747419. (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  2. (Ingelesez) Kaminsky, Arnold P.; Long, Roger D.. (2011-09-30). India Today: An Encyclopedia of Life in the Republic. ABC-CLIO ISBN 978-0-313-37462-3. (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  3. (Ingelesez) Reza, Sa’adia. (2015-01-18). «Food’s Holy Triangle» DAWN.COM (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).

Kanpo estekak aldatu