Ireki menu nagusia

Salvador Vidal Ribes (Valentzia, 1953ko maiatzaren 2a) bikoizketa aktore valentziarra da. Bere lana antzerkian hasi zuen. 19 urterekin Bartzelonako "Voz de España" estudioetan debutatu zuen "42ko Udara" filmaren bikoizketarekin, esatari paperarekin. Urte batzuk geroago, 1976an, bere lanik garrantzitsuenetarikoa egin zuen Dustin Hoffman bikoiztuz "Marathon Man" filmean. Urtebete lehenago "Gauerdiko cowboya" filmeko Jon Voight bikoiztu zuen, bi filmak zuzendari berarenak izanik, hots, John Schlesingerenak.

Salvador Vidal
Salvador Vidal Ribes.jpg
Bizitza
Jaiotza Valentzia1953ko maiatzaren  2a (66 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea, bikoizlea eta announcerra Itzuli
IMDb nm0896403

Aktoreen ahotsaAldatu

Bere ahotsa ohikoa izaten da gazteleraz Ed Harris, William Hurt, Michael Douglas, Richard Gere, Mel Gibson, John Travolta, Liam Neeson, Don Johnson eta George Clooney bikoiztean, besteak beste.