Salvador Martín

euskal herritar kirol kazetaria

Salvador Martín Mateos (Ordizia, Gipuzkoa, 1956ko uztailaren 1a) euskal herritar kirol kazetari bat da. 1990eko hamarkadatik TVE espainiar telebista kateko kirol aurkezlea da, maiz Telediario albistegietako kirolen atala aurkezteagatik ezaguna da. Aurkezteko estilo lasaia, baikorra eta jatorra du.

Salvador Martín
Bizitza
JaiotzaOrdizia1956ko uztailaren 1a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

Ibilbidea aldatu

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Kazetaritza, Ikusentzunetako Zientzietan eta Hezkuntza Fisikoan lizentziatua da.[1]

RNE irrati katean kazetari, zuzendari eta aurkezle lanetan hasi zen, tartean honako irratsaioetan: Centro Deportivo, España en la memoria, Los gatos pardos, Alborada, Traje de noche, El fin de semana me sentó fatal, Área 15 eta Estudio 15-17.

1992an TVE telebista katean lan egiten hasi zen, Telediario 1, Telediario2, Telediario 3, Telediario Fin de Semana, Domingo Deporte, Si, Dígame, A mi manera, Teledeporte, Deporte Noche eta Cerca de las Estrellas saioetan parte hartuz.

TVE kateko kazetari gisa hainbat kirol ospakizun garrantzitsuren zuzeneko berriemailea izan da, tartean 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoak, 1996ko Atlantako Olinpiar Jokoak eta 2000ko Sydneyko Olinpiar Jokoak.

Hainbat elkarrizketetan bere burua errealzale edo txuri-urdin izatea aitortu izan du, izan ere, haurra zela aitarekin Atotxa futbol zelaira Errealaren partiduak ikustera joaten baitzen.

Ereferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu