Saltsa-perretxiko aranusain
Saltsa-perretxiko aranusaina (Cantharellus cinereus) Cantharellaceae familiako onddo espezie bat da.[1][2]
Saltsa-perretxiko aranusaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Cantharellales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cantharellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cantharellus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cantharellus cinereus Pers., 1794 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Jangarri ona. Lehortzen utziz gero, erraz kontserbatzen da.
Deskribapena
aldatuKapela: Gris-arre ilun kolorekoa, marroi-beltzaxka hezetasunarekin, zurbilera egiten du lehorrarekin, haritsua, iletsua, ezkatatsua ertzerantz, 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, inbutu formakoa, Oinera Iritsi arte zulatua batzuetan. Ertza oso mehea du, barrurantz okertua, izurtua, lobulatua, gainerakoa baino argiagoa. Azala oso itsatsita du, eta, beraz, ezin da bereizi.
Orriak: Ez du orririk, himenoforoan tolestura dekurrenteak ditu, zabal, lodiak, gris-urdinak edo gris-errauts kolorekoak, ondoren esporek estaltzen dituzte hauts zurixka itxuran.
Hanka: Betea, nahiz eta batzuetan barnehutsa izan daitekeen, mehetuta eta belztuta oinarrirantz.
Haragia: Oso mehea, zapore gozoa du eta aranen usain handia.[3]
Etimologia: Cantharellus hitza grekotik dator eta koparen txikigarria da, kopa txikia esan nahi du. Cinereus epitetoa latinetik dator, hauskara esan nahi duen "cinereus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
aldatuJangarri ona eta erraz lehortu daitekeena.[4]
Nahasketa arriskua
aldatuCraterellus cornucopioides deritzonarekin, hau ere jangarria da, ez du aran usainik, ezta himenioan hain nabariak diren tolesturarik ere. Baita Cantharellus carbonarius delakoarekin ere, honek oin argia du eta betik betea.[5]
Sasoia eta lekua
aldatuUda bukaeratik udazkenerako. Batzuetan Craterellus cornucopioides delakoarekin nahastuta egoten da, arteen, lizarren, haritzen eta pagoen basoetan.[6]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia, Australia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Cantharellus cinereus, Asociación cultural "Baxauri" Kultur Elkartea. Mikologia. Baxauri.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 542 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 428 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 453 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 167 or. ISBN 84-87997-86-4..