Faerberia carbonaria Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, Beste Cantharellus batzuen kalitatea baino apalagokoa du.

Faerberia carbonaria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaFaerberia
Espeziea Faerberia carbonaria
Pouzar, 1981

Sinonimoak: Cantharellus carbonaria, Cantharellus umbonatus var. carbinarius. Cantharellus anthracophilus, Merulius carbonarius, Merulius leucophaeus. Lentinus carbonarius.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, inbutu forman erdian sakonune batekin, batzuetan titi txiki batekin, ertz biribildu-lobulatuarekin. Azal ezkatatsuarekin, haritsua, arre ilun kolorekoa lehorrean edo gris-marroia, ia beltza lehorrean.

Orriak: Ongi definituak, dekurrenteak, ugari, oso meharrak, anastomosatuak, irregularki adarkatuak, elkarren artean zeharkako zainen bidez lotuak, zuri zikin kolorekoak, gris-urdin tonuekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Beti betea, ia zilindrikoa, luzea, askotan eszentrikoa, grisaxka edo kapelaren kolorekoa.

Haragia: Zurixka, biguna, ez oso haritsua. Usain eta zapore gabea. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Cantharellus terminoa grekotik dator eta koparen txikigarria da, kopa txikia esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Kalitate ertaineko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cantharellus cinereus delakoarekin nahas daiteke, honek oin beltzaxkagoa eta motzagoa du, batzuetan barnehutsa, orriak ez hain dekurrenteak eta aran usaina.

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan. Urria. Erretako lurretan, txondor-zuloetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guyana Frantsesa, Europa, Kanariak, Australia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 124 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Faerberia carbonaria: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu