Salto del Tequendama Museo-etxea
4°35′10″N 74°18′00″W / 4.58611°N 74.30000°W Salto del Tequendama Museo-etxea Biodibertsitatea eta Kultura (gaztelaniaz: Casa Museo Salto de Tequendama Biodiversidad y Cultura) Kolonbiako San Antonio del Tequendama herrian dagoen etxetzarra eta museo ezaguna da. Eraikuntza aurretik La Casa del Salto del Tequendama hotela izan zen. Inguruko biztanleen arabera etxe sorgindua da. Eraikuntza 1470 m² ditu. Eraikuntza 1923tik 1927ra egin zen.
Salto del Tequendama Museo-etxea Biodibertsitatea eta Kultura | |
---|---|
Hotelaren irudia berritu baino lehen Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kolonbia |
Kolonbiaren banaketa administratiboa | Cundinamarca |
Kolonbiako udalerriak | San Antonio del Tequendama |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2012ko abuztuaren 23 |
Webgunea | http://www.casamuseotequendama.org/ |
Oharrak | Museoa baino lehen hotela izan zen. |
Historia
aldatuEraikuntzaren historian hiru etapa bereizi daitezke. Hasiera batean, 1923-1927 artean, Carlos Arturo Tapias arkitektoak altxatutako etxandi izan omen zen baina horretaz iritzi desberdinak daude. Hogeigarren hamarkada hartako klase aberatsen gustura eraikitako etxandi izan zen, Tequendama jauziaren ondoan. Urte haietan Pedro Nel Ospina (1922-1926) zen estatu burua eta bera agindua zen proiektua martxa jartzea.[1] Lekura heltzeko Bogotatik tren bat joaten zen eta hotelean bertan bukatzen zen.[2]
1950eko uztailean eraikuntza berreraikitzeko proiektua ikertu zen, hotela bihurtzeko asmoz. Proposamenak Gabriel Largacha arkitektoaren sinadura zeraman eta Domenico Parma-rena eraikitzaile bezala. Proiektua, ordea, ez zen aurrera atera baina eraikuntzak hotela moduan funtzionatu zuen. XX. mendeko azken hamarkadan, ibaiaren kutsadura zela eta, hotela utzik gelditu zen. Urte horietan inguruaren ospe txarra areagotu zen.
Baina inguruko balore paisajistikoak eta ekologikoak handiak zirenez, Kolonbiako Unibertsitate Nazionalaren Natur Zientzien Institutuak hotela berritzeko eta museoa bihurtzeko proposamena plazaratu zuen. Proiektu horretan Fundación Granja Ecológica el Porvenir delakoaren laguntza izan zuten. 2012ko abuztuaren 23an museoak ateak ireki zituen. Izena berak dioenez ekologia eta kultura dira bere ardatz nagusiak.[3]
Historia magikoa
aldatuEtxandiaren inguruan zabaldu diren kondairak bi oinarri izan dituzte. Ingurua, batetik, Txibtxa herriarentazko inguru sakratua zen. Horrekin lotuta, tokiaren ezaugarriei esker, pertsona askok bertan buruaz beste egin dute. Hortik dator museoak duen etxe sorgiduaren ospea.[4]
Irudiak
aldatu-
Tequendamako jauziaren ondoko Salto Hotela.
-
Salto Hotelaren oinarria.
-
Tequendamako jauzia 1854an Frederic Edwin Church-ek egindako margolan batean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://web.archive.org/web/20130129041950/http://www.elespectador.com/impreso/nacional/articulo-369764-casa-del-salto-del-tequendama-sera-un-museo
- ↑ https://web.archive.org/web/20161220181625/http://www.casamuseotequendama.org/casa-museo-tequendama.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20150402090148/http://www.agenciadenoticias.unal.edu.co/nc/ndetalle/cat/video/pag/18/article/casona-del-salto-del-tequendama-se-reabre-con-exposicion.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20170626061132/http://www.ebooking.com/es/noticias/curiosidades-el-misterioso-hotel-del-salto-colombia
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)ː Salto Hotelaren Misterioa.