Frederic Edwin Church
Frederic Edwin Church (Hartford, Connecticut, 1826ko maiatzaren 4a - New York, 1900eko apirilaren 7a) estatubatuar margolaria izan zen. Hudson Ibaiaren Eskolako kidea izan zen.
18 urterekin Thomas Colerekin ikastun sartu zen. Ingalaterra Berrian ibili zen, zirriborroak marrazten. 1846an saldu zuen bere lehen margolana. 1848an Diseinuaren Akademia Nazionaleko kide hautatu zuten.
Paisaia handiak margotu zituen, mendi, ur-jauzi eta eguzki-sarrerekin. Errealismo xehetasunetan, argi dramatikoa eta ikuspegi panoramikoak ditu ezaugarri. Bere garaiko margolari estatubatuar ospetsuenetako bat izan zen.
IruditegiaAldatu
Niagara,1857, Frederic Edwin Church, National Gallery of Art, Washington, DC.
Morning in the Tropics, ca. 1858, The Walters Art Museum, Baltimore
Rainy Season in the Tropics, 1866, Fine Arts Museums of San Francisco
Passing Shower in the Tropics, 1872, Princeton University Art Museum