Amuarrain arrunt

Salmo trutta lacustris» orritik birbideratua)

Amuarrain arrunta (Salmo trutta), salmonidae familiako arraina da eta Europako amuarrainik ezagun eta arruntena. Euskal Herrian ere populazio ugari dauka.

Amuarrain arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaSalmoniformes
FamiliaSalmonidae
GeneroaSalmo
Espeziea Salmo trutta
Linnaeus, 1758
Genomaren kokapenaensembl.org…

Arrantzaleen artean preziatua da oso, harrapatzeko zaila baita. 14 kilogramokoak ere aurki daitezke.

Espezie polimorfikoa, honako morfoak ditu:

  • Salmo trutta morfo trutta, itsas amuarraina
  • Salmo trutta morfo fario, ibai amuarraina
  • Salmo trutta morfo lacustris, aintzira amuarraina

Itxura eta jokabide desberdinak izan arren, morfo hauek ez dira subespezieak.

Deskribapena aldatu

Amuarrain arruntak gorputz lirain eta fusiformea du, ur-lasterretan igeri egitera oso ongi moldatua. Helduak batezbeste 25-40 cm luze izaten dira, baino batzuk 90 cmko luzera izatera iristen dira. Kolorazioa oso aldakorra da. Ibai-amuarrainak (morfo fario) bizkar iluna, marroi, gris edo berdekara, tanta beltz edota gorriz apaindua, eta azpialde zurixka izaten du. Itsasoan egon diren amuarrainak (morfo trutta) zilar-kolorekoak dira.

Bizilekua aldatu

Ibai garbi, fresko eta ongi oxigenatuetan bizi dira.

Elikadura aldatu

Amuarrain gazteek intsektuak (Ephemeroptera, Trichoptera, Diptera) jaten dituzte batez ere. Helduak harrapariak dira eta irensteko gauza diren edozer jan dezakete: intsektuak, barraskiloak, krustazeoak, zizareak, harrak eta ornodun txikiak (amuarrainkumeak barne).

Ugalketa aldatu

Amuarrain arruntak bi-hiru urte beteta hasten dira umatzen. Ugaltze-garaiak azaro hasieratik otsaila arte irauten du. Lehenik, amuarrainak ibai eta erreketan gora abiatzen dira, errunleku egokiren bila. Errun ahal izateko uraren tenperatura 5 eta 12 °C artekoa izan behar da. Errunlekuan emeak, buztana astinduz, zulo bat egingo du ibaiaren zolan eta arrautzak askatuko ditu. Gero arrak hazia isuriko du arrautzen gainera. Azkenik emeak, berriz ere buztana inarrosiz, arrautzak legarrez estaliko ditu. Emeak, pisatzen duen kilo bakoitzeko, 1.500-4.000 arrautza errun ditzake. Umeak 45-60 egunen buruan sortuko dira. Beste 4-6 astez, errunlekuko errekarrien artean babesturik, bitelo-zakuko erreserbetatik elikatuko dira.

Hedapen geografikoa aldatu

Amuarrain arrunta ia Europa osoko ibaietan bizi da. Ipar Amerikan, Hego Amerikan, Australian, Zelanda Berrian eta beste lurralde askotan kirol-arrantzarako sartua izan da.

Kanpo estekak aldatu