Ireki menu nagusia

Jakuta[1] (errusieraz: Якуты, Jakuty) edo sakha (sakheraz: Сахалар, Sakhalar) ekialdeko Siberiako herri handienetako bat da, kulturari dagokionez oso errusiartua dagoena. XX. mendearen amaieran 380.000 inguru ziren[2]. Gehienak Jakutian bizi dira, baina Amur, Magadan eta Sakhalinen ere hedaturik daude.

Jakutak

Ohuokhai.jpeg


Ohuokhaia, jakuten dantza nazionala.
Biztanleak guztira 478.700
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak

 Errusia 478.085 (2010eko errolda)
 Ukraina 304 (2001eko errolda)
 AEB 10.000 (2010eko errolda)
 Kanada 8.000 (2010eko errolda)

 Kazakhstan 119 (2009ko errolda)
Hizkuntza Sakhera, errusiera
Erlijioa Gehienbat kristautasun ortodoxoa, baina xamanismoa ere praktikatzen da.

XV. mendetik aurrera zabaldu ziren sakhak mendebaldetik Baikal aintziraren iparraldeko lurraldeetara eta Lena ibai arroaren erdialdeko lurraldeetan finkatu ziren XVII. mendean. Jakutak turkiarrak dira jatorriz, familia horretakoa da sakhera, beren hizkuntza, eta evenk izeneko herri siberiarrarekin nahasi ziren. Oraindik orain, jakutak erdi-nomadak eta abeltzainak dira eta, Siberiako beste herri batzuek ez bezala, zeramika eta burdina lantzen dituzte aspaldidanik. Guztiz bizkortu da jakuten errusiartzea XX. mendean zehar.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakut