Amur oblasta
Amur oblasta (errusieraz: Аму́рская о́бласть, translit.: Amurskaya oblast) hego-ekialdeko Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat, Ekialde Urruneko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 363.700 km²ko eremua du eta 2010ean 830.103 biztanle zituen[1]. Hiriburua Blagovextxensk da.
GeografiaAldatu
Amur oblasta Siberiako hegoekialdean dago, Moskutik 8.000 kmra. Iparraldean Sakha Errepublikarekin du muga, ekialdean Khabarovsk kraiarekin eta Juduen Probintzia Autonomoarekin, hegoaldean Txinarekin eta mendebaldean Zabaikalski kraiarekin. Iparraldean Stanovoi mendiek Sakhatik bereizten dute. Ibai nagusiak Zeia eta Amur dira.
Talde etnikoakAldatu
Biztanleen %86,8a errusiarrak dira, %6,7a ukraniarrak eta %1,7a bielorrusiarrak[2].
EkonomiaAldatu
Errusiako Ekialde Urruneko hidroelektrizitatearen %75a Amurren ekoizten da. Industria sektore nagusiak egurgintza eta elikagaien produkzioa dira[2].