Saide Karlos III zinemak
Saide Karlos III zinemak Nafarroako Iruñea hiriburuan zegoen zinema areto bat izan zen.
Saide Karlos III zinemak | |
---|---|
Saide Karlos III zinemen ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Herria | Iruñea |
Koordenatuak | 42° 48′ 52″ N, 1° 38′ 34″ W / 42.81453889°N,1.64287778°WKoordenatuak: 42° 48′ 52″ N, 1° 38′ 34″ W / 42.81453889°N,1.64287778°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1964 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Victor Eusa |
Ondarea | |
|
XXI. mendearen hasieran Iruñeko erdigunean itxi zen azken zinema aretoa izan zen, eta 2016. urteaz geroztik hirian gelditzen diren gainontzeko zinema aretoak Mendebaldea auzoa edota Morea eta Itaroa merkataritza-guneetan daude.
Eduki-taula
KokalekuaAldatu
Iruñeko Bigarren Zabalgunean zegoen, Nafarroako Gorteak kalearen 7. zenbakian, Nafarroako Gorteak kalea eta San Ignazio etorbidearen arteko izkinan, eta San Ignazio elizaren parean.
HistoriaAldatu
1964ean inauguratu eta berehala iruindar zinema areto kuttunenetakoa bilakatu zen. Hasiera batean 1.500 lagunentzako areto bakarra zeukan eta orduko pantailarik handiena[1].
2000. urtean aretoanizduna bilakatu zen, baina 52 urtez filmeak pantailaratzen egon ondoren, munduko zinema areto ugariri jazotakoaren antzera interneten filmeen eraginez, 2016ko martxoaren 3an bere azken filma pantailaratu eta behin betiko ateak itxi zituen[2].
Ikus gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Adio Iruñeko Saide Carlos III zine-aretoei | Klaketa» www.klaketa.net . Noiz kontsultatua: 2019-06-11.
- ↑ Karlos III zinemak datorren martxoan bere ateak itxiko ditu. 2016ko otsailaren 24a. Diario de Navarra.com (Gaztelaniaz)