Sabine von Steinbach

eskultorea

Sabine von Steinbach edo Sabina Steinbachekoa edo Sabine Pierrefonds XIII. mendeko eskultore maisua izan zen: Estrasburgoko katedraleko hegoaldeko eskultura talde baten egilea, eta Magdeburgeko katedraleko eta Parisko Notre Dame-ko zenbait estatua ere egin zituen.[1] Hala ere, bere existentzia kondaira dela ere esan izan da.[2]

Sabine von Steinbach

Bizitza
JaiotzaXIII. mendea
Herrialdea Alemania
HeriotzaXIV. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta eskultorea

Biografia aldatu

 
Sabine, Erwin von Steinbach-en alaba, izango litzateke Estrasburgoko Notre-Dame katedraleko eskultura hauen egilea.

Zenbait iturriren arabera, bere pertsonaren lehen aipamen idatzia 1617koa da: Schadeus-ek egin zuen Estrasburgoko katedrala deskribatzerakoan (1275ean amaitu zen katedral haren eraikuntza). Dorrea 1277an hasi ziren eraikitzen, Erwin von Steinbach arkitekto eta eraikitzaile zela, eta bere alaba Sabinek lagundu zion (eskultore trebea zena).

Erdi Aroan emakumeak gremio gehienetan kide izan ahal ziren, baina hala ere, horrek esan nahi zuen emakumeek kofradia kideen abantaila erlijioso eta ekonomiko guztiak izan zitzaketeenik. Maisu-artisau bat hiltzen bazen, bere emaztearen esku gera zitekeen tailerra eta lanarekin jarrai zezakeen, batzuetan beste artisau batekin ezkonduta edo semeekin batera (nahiz bazegoen salbuespenik).

Harginek urrun bidaiatzen zuten askotan lanagatik eta eraikuntza lanek hamarkadak iraun zitzaketen; horregatik, familia beraiekin eramaten zuten.

Erwin Von Steinbach-ek bere alaba kontratatu izana Sabine Estrasburgoko eskultoreen artean, irregulartasuna izan zen, probintzia bateko kofradiaren arau bigunagoengatik beharbada. 1681ean Frantziak hiria anexionatu zuen arte, eskultore alemaniarren kofradiaren egoitza zen Estrasburgo (areago, 1760ra arte, Alemaniako anaidiek Estrasburgokoa haien artekotzat zuten). Albert Mackey-ren arabera, bere Encyclopédie de la Franc-maçonnerie liburuan dioenez, Estrasburgoko katedralaren eraikuntza 1275ean masoneriaren sorrerako gertaera izan zen.


Bernard von Sûnder-rekin ezkondu zen (hau ere hargina eta eraikitzailea zen). Magdeburgeko katedralean elkarrekin lan egin zuten.[1]

Aita hil ondoren, 1318an, Estrasburgoko katedralean lan egiten jarraitu zuen anaia batekin, nahiz eta kofradiaren barruan zuen egiazko paperaz zalantzak egon. Zenbait iturriren arabera, Sabinek bere aitaren lana jarraitu eta amaitu zuen Estrasburgon, maisua hil ondoren. Beste batzuen arabera, berriz, bere aitari lagundu baino ez zion egin. Katedralaren hegoaldeko ateetan dauden Eliza eta Sinagoga (biak XIII. mendekoak) adierazten duten estatuen egilea zela Sabine uste da. Estrasburgon ere, bere sinadura utzi zuen San Juan Ebanjelariaren estatua batean; eskulturak pergamino bat dauka eskuan latinezko idazkun hau duena: «Eskerrak harri gogor horren gainean moldatu ninduen Sabine emakumearen pietate handiari.»[1]

Kondairaren arabera, Erwin maisuak, hil aurretik, bere alabari eskatzen dio hasitako lana amaitzeko. Alabak zin egin zion eta, gau hartan, katedralean egin beharrekoaren irudia agertu zitzaion ametsetan: fatxada nagusia. Esnatzean, bere ametsa jainkozko inspirazioaren emaitza zela uste izan zuen, diseinua marraztu eta eraikuntzaren arduradunei aurkeztu zien. Haiek onartu egin zuten eta horrela eraiki zuten. Tradizio beraren arabera, Sabine von Steinbachek bere buruaren erretratua egin zuen Elizako eta Sinagogako figuretan.[2]

Aurrerago Parisen egon zen, Notre Dame eraikitzen zutenak bizi ziren auzoan.[1]

Bere existentziaren aurka aldatu

Estrasburgoko katedraleko eskulturetan lan egin zuela pentsatu arren, bere obraren lehen aipamenak 300 urte geroagokoak dira, eta eztabaidagarriak.[1]

Leslie Ross artearen historialariak dio, Artists of the Middle Ages bere lanean, Sabineren istorioa Erwin von Steinbach-en bizitza nobelatzeko sortu zela. Bere ustez, ez dago zalantzarik benetan existitu zela, baina egin zuenaz oso gutxi dakigu:[3]

Erwin-en alaba, Sabine von Steinbach, XIX. mendean "deskubritu" zuten. Estrasburgoko katedralaren kanpoaldeko eskultura batean (zoritxarrez desagertuta dagoen) idazki baten arabera (Savinae izenarekin), XIX. mendeko jakintsu batek hainbat eskultura aipagarri egotzi zizkion, bai katedralaren barruan, bai kanpoan, talentu handiko eskultore emakume ezezagun bati: Sabine von Steinbachi, Erwinen alabari. Garai hartan ez zekiten, aipatutako eskulturak Erwin-ek katedralean egindako lana baino lau hamarkada lehenagokoak zirenik, beraz, ez zuen arazo berezirik sortu. Sabine von Steinbach izenak Erdi Aroko emakume artisten ikerketetan agertzen jarraitzen du.[4]

Natalie Harris Bluestone arte historialariak, Double Vision: Perspectives on Gender and the Visual Arts liburuan, datu osagarriak eskaintzen ditu:[5]

Sabineren kondaira oinarrituta dago elizaren atariko idazki baten irakurketa txarrean eta itzulpen okerragoan, zeinetan «Sabina» izeneko norbait aipatzen den, baina emaile gisa, zeini esker, eskulturak harrian, material garestian, eginak izatea ahalbidetu duen emaile gisa. "Steinbach" hitzaren itzulpen literala besterik ez da,'harri gogorra'; agian, Erwin-en inguruan (hau bai dokumentatuta dagoena) sortutako kondaira erromantikoa osatu nahian. Izan ere, Sabinek egin ei zituen Ecclesia et Synagogue erretratuen estiloak diosku eskulturak 1225. urte inguruan egin zirela, Erwinen dokumentatutako jarduerak baino berrogeita hamar urte lehenago eta hil baino askoz lehenago, hau da, kondairan Sabineren existentzia txertatzeko aukera eman zuena.[6]

Egile berak honakoa ere dio:

Hala ere, kondaira honen berezko egia Mendebaldeko Erdi Aroko tradizioaren adibidea izatea da: bere artea aita artistarengandik ikasi zuen emakumezko artisaua da (edo beste gizonezko senideren batengandik: senarra, anaia edo osaba). Egoera horietan, eskulangile klase bateko kide baten emazteak prestakuntza hori eskuratzeko aukera izango zuen. Gizonezko artisaua hilko balitz, alabak / emazteak / ahizpak / ilobak amaitu beharreko lana oinordetzan har lezake eta, horrela, tailerrak funtzionatzen jarrai lezake. Erdi Aroaren bukaerako kofradien zerrendek erregulartasunez aipatzen zituzten emakumeak, negozioetako bazkide gisa, eta baimentzen zaie, horiei bakar-bakarrik, hildako senarraren artisau edo merkataritza oinordetzan jasotzen eta merkataritzan aritzea.[7]

Nolanahi ere, Sabine von Steinbach bihurtu da Erdi Aroan artisau gisa era anonimoan lan egin zuten emakumeen sinboloa. Ferrer Valerok hitz hauekin ixten du berari eskainitako kapitulua:[1]

Ez dago Sabineren existentziaren froga guztiz ziurrik eta maistra-eraikitzaile, masoi eta eskultore gisa. Baina bere istorioa egia izan zitekeen eta Erdi Aroan Europako katedralen eraikuntzan ustez gizonen ofizioetan lan egin zuten emakume guztien sinboloa da.

Beste kondaira batzuk aldatu

Kondaira gehiago sortu ziren bere inguruan, ez solik bere existentziaz eta bere lanbideaz.

Historia y Vida aldizkarian hau jaso zuten:[2]

Kondairak dio urte bakoitzeko ekainaren 24ko gauean, San Juan gauean, Estrasburgoko katedralean lurperatutako arkitekto maisu guztiak hilobietatik ateratzen direla beraien laneko tresnekin hornituta (konpasa, makila, erregela, eskoadra eta plomada). Nabe nagusiaren erdialdera joaten dira, eta han beren ofizioaz eztabaidatzeko biltzen dira. Haien artean emakume bakarra dago: katedraleko itzalean nabarmentzen dena soineko zuri orbangea jantzita, bere birjintasunaren seinale.

Sabine von Steinbach irakaslea eta eskultorea da, mailua eskuineko eskuan eta zizela ezkerrean dituena, bere espezialitateko tresnak.

Bileraren ostean, maisuak ilaran jarri ziren katedraleko gangen azpian prozesioa egiteko. Sabina du buru, tenpluaren eraikuntzan bizitza osoa ematen duen birjina langilea eta nekaezina gorpuzten duena. Kondairaren beste bertsio batean, emakumezkoen irudia Andre Maria da, maisuak gidatzen dituena beren ofizioaren praktika onerako.

Oharrak eta erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Ferrer Valero, Sandra. (2019). «3». Mujeres silenciadas en la Edad Media. Madril: Punto de Vista Editores, 158-159 or. ISBN 9788415930877..
  2. a b c «Enredada en la leyenda: la difícil biografía de Sabina von Steinbach» Historia y Vida 580.
  3. Ross, Leslie. (2003). Artists of the Middle Ages. Westport, Connecticut (AEB): Greenwood Publishing Group, 73 or. ISBN 0313319030..
  4. Jatorrizko testua: "Erwin’s daughter, Sabina von Steinbach, was also ‘discovered’ in the nineteenth century. Based on a (now lost) inscription on one of the sculptures on the exterior of the Strasbourg cathedral (naming a 'Savinae'), a nineteenth-century scholar attributed several famous sculptures both on the exterior and interior of the cathedral to the previously unacknowledged but extremely skillful female sculptor, Sabina von Steinbach, the daughter of Erwin. That the sculptures in question date to a period approximately four decades before Erwin’s work at the cathedral was evidently not recognized then or was seen as being not at all problematic. The name of Sabina von Steinbach continues to occur in studies of medieval female artists."
  5. Bluestone (ed.), Natalie Harris. (1995). Double Vision: Perspectives on Gender and the Visual Arts. Fairleigh Dickinson University Press. Associated University Presses, 75 or. ISBN 9780838635407..
  6. Jatorrizko testua: "The legend of Sabina stems from a misreading and mistranslation of an inscription on the portal, which identifies one 'Sabina' as the donor who made it possible for the sculptures to be cut from 'petra dura' or hard (read 'expensive') stone. 'Steinbach' is not a literal translation of 'petra dura' and probably stems from some desire to elaborate the romantic legend that has grown up around the name of the (documented) Erwin. In fact, the style of the pseudo-Sabian figures, Ecclesia and Synagogue, indicates a manufacture of ca. 1225, some fifty years before the recorded activity of Erwin and long before his death, which, in the legend provides the occasion for Sabina’s intervention."
  7. Jatorrizko testua: "The truth that inheres in this legend, however, consists in its example of a Western medieval tradition: the woman artist who learns her craft from an artist-father (or some other male relative, such as husband, brother or uncle). In these circumstances, the woman of the artisan class would have had access to such training. Should the male artist die, on occasion the daughter/wife/sister/niece would inherit and run his workshop. Guild records for the late Middle Ages repeatedly describe wives as business partners and specifically allow for them to inherit and take over their deceased husband’s craft or trade."

Bibliografia aldatu

  • Hivert-Messeca, Gisèle eta Yves (2015). Femmes et franc-maçonnerie: Trois siècles de franc-maçonnerie féminine et mixte en France (de 1740 à nos jours) L'univers maçonnique. 2. argitalpena, Paris: Derby. (sarrera Révauger, Cécile) ISBN 9781024201130.