Sabicas, benetako izenez Agustín Castellón Campos, (Iruñea, 1912ko martxoaren 18a - New York, 1990eko apirilaren 14a) nafar flamenko gitarrajolea izan zen. Flamenkoa eta bestelako estiloak nahastu zituen lehen musikarien artean dago.

Sabicas

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAgustín Castellón Campo
JaiotzaIruñea1912ko martxoaren 18a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaNew York1990eko apirilaren 14a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, tocaor (en) Itzuli eta musikagilea
Genero artistikoaflamenkoa
Musika instrumentuagitarra
DiskoetxeaElektra Records

IMDB: nm0754712 Spotify: 7CGoeI1N9WOQ5oZkgunru7 Musicbrainz: e357bf2b-be60-4ce2-b75f-50399d9d9c3f Discogs: 775396 Allmusic: mn0002258132 Edit the value on Wikidata

Carlos Itoiz hirikidea izan zen bere ikasle aurreratu bat.

Bizitza aldatu

Iruñeko Mañueta kaleko zazpigarren zenbakian jaio zen, ijito familia batean[1]. Gitarra bere kabuz ikasi zuen eta zazpi urte zituela egin zuen debuta, bere jaioterrian. Handik hiru urtera Madrila joan zen Dorado Antzokian jotzera. Espainia osoan zehar egin zituen birak, flamenkoko abeslari nagusiei laguntzen. 1936an New Yorkera joan zen Carmen Amayarekin eta han bizi izan zen hil zen arte. Estatu Batuetatik antolatzen zituen bere errezitalak mundu osoan eta oso ospetsu egin zen. Bere diskoen bidez, eragin handia izan zuen gitarra jotzaile flamenkoetan. Hainbat domina eta sari eman zizkioten, besteak beste urrezko zenbait disko. Flamenkoaren historiako gitarra jotzaile onenetakotzat hartzen da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.