Abū-Muhammad Muslih al-Dīn bin Abdallāh Shīrāz (Xiraz, 1210 - Xiraz, 1291), Saadi eta Saadi Xirazi moduan ere ezaguna, persiar poeta sufia izan zen. Persiako idazle klasiko nagusietakoa da.

Saadi
Sadi in a Rose garden.jpg
Bizitza
JaiotzaXiraz, 1210
Lehen hizkuntzaAfghan (en) Itzuli
HeriotzaXiraz, 1292 (81/82 urte)
Hobiratze lekuaMausoleum of Saadi Shirazi (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAl-Nizamiyya of Baghdad (en) Itzuli
(1195 - 1226)
Hizkuntzakpersiera
arabiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Lan nabarmenakGulistan of Sa'di (en) Itzuli
Bostan (en) Itzuli
Izengoitia(k)سعدی
Genero artistikoaghazal (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa

BizitzaAldatu

Teologo ospetsuak eman zituen familia batean sortu zen, eta Bagdadeko eskola nagusian ikasi zuen. Irak, Siria eta Arabian barrena bidaia ugari egin ondoren, sorterrira itzuli eta han bukatu zituen bere bi gogoeta liburu ospetsuak: Bustan (1257, «Barata»), poema epikoetan ohi zen neurri bera erabilita, eta Gulistan (1258, «Arrosadia»), hitz laua eta neurtua nahasian erabili zituen liburua.

Ghazal edo maitasunezko poemak landu zituen maisutasun handiz, eta, erabili zuen herri literaturako estilo lainoari esker, Ekialdeko poeta ospetsuenetako bat izan da mendeetan zehar. XVII. mendean, Saadiren Gulistan liburuaren bitartez ezagutarazi ziren Europan pertsiar literatura moldeak.

ErreferentziakAldatu