S proteina gibelean ekoizten den eta odol plasmara jariatzen den K-bitaminarekiko dependientea den glikoproteina bat da. Proteina hau PROS1 geneak kodetzen du. Zirkulazioan dagoenean C4b konplementura lotuta edota aske egon daiteke. Plasmako S proteinen %60-70-a C4-binding protein (C4BP)-ri lotuta dago, hain zuzen ere. Bestalde, S proteina askeak kofaktore bezala jarduten du: C proteina aktibatuaren (APC) jarduera indartzen du V eta VIII faktoreen degradazio proteolitikoan areagotzeko. Degradazio honen bidez koagulazioa prebenitu eta fibrinolisia estimulatzen da.

PROS1
Proteinak kodetzen dituen genea
Identifikadoreak
 Homologene: 264 Genenames: PROS1 Ensemble: ENSG00000184500
TaxoiaHomo sapiens
Asoziazio-genetikoahereditary thrombophilia due to congenital protein S deficiency (en) Itzuli
thrombophilia due to protein S deficiency, autosomal dominant (en) Itzuli
Kokapena
Kromosomahuman chromosome 3 (en) Itzuli
Kokapen zitogenetikoa3q11.1
Hasiera93591881 bp[1]
Amaiera93692910 bp[2]
kokapena
Transkripzioak
RNA IDNM_000313 eta NM_001314077
Ensembl
Sagu arruntPros1 (en) Itzuli
Arratoi arruntPros1 (en) Itzuli
Danio reriopros1 (en) Itzuli
Gene-adierazpen eredua
Ontologia
Kodetzen duS proteina
Funtzio-molekularrak
Osagai-zelularra
Prozesu-biologikoak

Historia aldatu

Proteina hau 1977. urtean aurkitu eta purifikatu zen lehen aldiz Earl Davie taldearen esku. Talde honek Seattlen, Estatu Batuetan lan egiten zuen eta hiri horren izenaren lehen letragatik S proteina izendatu zuten.

 
S proteinaren egitura tridimentsionala

Egitura aldatu

Proteina hau kodetzen duen genea, PROS1, 3372 base paredituen genea da. 15 exoi ditu eta 676 aminoazidotako proteina ekoizten du.

S proteinaren egitura, K-bitamina independienteak diren beste glikoproteinen homologoa da: VII, IX eta X faktoreen egitura oso antzekoa dauka. Hauek bezala Gla domeinu bat eta 4 EGF domeinu ditu (aipatutako faktoreek bakarrik 2 dituzte), baina S proteinak ez dauka serina proteasa domeinurik. Honen ordez C domeinu handi bat dauka, proteina honen funtzioak betetzeko ezinbestekoa dena, hala nola, C proteinaren kofaktore bezala jarduteko.

Funtzioa aldatu

Gene hau transkribatzean, 12 transkripto eratuko dira, eta hauetatik 5-ek degradazioa pairatuko dute. Beste 7 transkriptoetatik sortutako proteinaodol-plasmara jariatuko da, bere funtzioak aurrera eraman ditzan. Behin odol-plasman, S proteinak bi funtzio nagusi gauzatu ditzake:

Alde batetik, aske dagoen formak garrantzi handia dauka koagulazioaren aurka egiterakoan, aske dauden S proteinek C proteinaren kofaktore gisa lan egiten dute, Va eta VIIIa faktoreen inaktibazioa gauzatuz. Honek koagulazioa prebenitzeaz gain, fibrinolisia estimulatzen du.

Beste aldetik, C4b konplementura lotuta dagoen motak funtzio guztiz ezberdina dauka. Kasu honetan S proteinak zelula apoptotikoaren eta fagozitoaren arteko zubi gisa funtzionatzen du. Zelula osasuntsuetan, ATP (adenosina trifosfatoa) menpeko entzima batek negatiboki kargatutako mintzaren kanpoko fosfolipidoak kentzen ditu, hala nola fosfatidil serina. Zelula apoptotiko batek, berriz, ez du aktiboki kudeatzen bere mintz plasmatikoaren fosfolipidoen banaketa eta, ondorioz, negatiboki kargatutako fosfolipidoak erakusten hasten dira. Negatiboki kargatutako fosfolipido hauek fagozitoek ezagutzen dituzte, hala nola makrofagoek. S proteina negatiboki kargatutako fosfolipidoekin lotzen da apoptosi lana erraztuz fagozitosia bizkortzen duelako eta zelula kentzea ahalbidetzen duelako, hanturarik edo ehunen kalterik sortu gabe.

Patologia aldatu

S proteinaren defizientzia gaixotasun autosomiko dominante arraroa da, S proteinaren (PS) gabeziaren ondorioz sortzen delarik. Gaixotasuna pairatzen dutenek tronboak garatzeko aukera gehiago dituzte, hala nola hanketan edo bestelako gorputzaren guneetan. Tronbo hauek biriketara hedatu daitezke. Gene gaixoaren bi kopia eramanda, hau da, homozigoto gaixoa izanik, jaio eta berehala tronbo ugari ager daitezke gorputz osoan, zeinak heriotzara eraman dezaketen. Kasu batzuetan, S proteinaren defizientzia ere garatu daiteke nahiz eta alelo osasuntsuak izan, hala nola giltzurrun arazoen, haurdunaldiaren edota antikontzeptibo oralen erabileraren eraginez.

Orain arte, gaixotasun honen aurka ohiko antikoagulatzaileak erabili izan ohi dira. Horrelakoak dira, besteak beste heparina edota warfarina.

Erreferentziak aldatu

  1. Castoldi, E., & Hackeng, T. M. (2008). Regulation of coagulation by protein S. Current Opinion in Hematology, 15(5), 529–536. Eskuragarri: https://doi.org/10.1097/moh.0b013e328309ec97
  2. Surhone, L. M., Tennoe, M. T., & Henssonow, S. F. (Eds.). (2010). Uniprot. Betascript Publishing. Eskuragarri: https://www.uniprot.org/uniprotkb/P07225/entry
  3. Hepner, M., Karlaftis, V. (2013). Protein S. Methods in Molecular Biology. (992):373-381. Eskuragarri: 10.1007/978-1-62703-339-8_30
  4. National Organization for Rare Disorders. (2023). Protein S Deficiency - Symptoms, Causes, Treatment. NORD. Eskuragarri: https://rarediseases.org/rare-diseases/protein-s-deficiency/
  5. Heeb, M. J., Mesters, R. M., Tans, G., Rosing, J., & Griffin, J. H. (1993). Binding of protein S to factor Va associated with inhibition of prothrombinase that is independent of activated protein C. The Journal of Biological Chemistry, 268(4), 2872–2877. Eskuragarri: https://doi.org/10.1016/s0021-9258(18)53854-0
  6. Dahlbäck, B., Lundwall, Å., & Stenflo, J. (1986). Primary structure of bovine vitamin K-dependent protein S. Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America, 83(12), 4199-4203. Eskuragarri: https://doi.org/10.1073/pnas.83.12.4199

Kanpo estekak aldatu