Gibelokre kirasdun

Russula foetens» orritik birbideratua)

Gibelokre kirasduna (Russula foetens) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Autore batzuek pozoitsutzat jotzen dute, eta, egia esan, gustu garratza eta desatsegina du, eta duen usain kirasdunarekin batera, perretxiko ez-jangarri bihurtzen dute.

Gibelokre kirasduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula foetens
Pers., 1796

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 15 (20) cm arteko diametrokoa, arre-okre kolorekoa edo lehoiaren kolorekoa, ilunagoa erdian. Ia globoaren formakoa, gero laua, ia hondoratua. Azala oso likatsua du, eta ertza oso ildaskatua, orrien norabidean hausten da.

Orriak: Zurixkak, meheak, tarte handiarekin, libreak, eta gaztaroan tantatxo urtsuekin, zahartzean arrez zikinduak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

 
Gibelokre kirasdunak

Hanka: Zuri-okrea, arrez zikinduak, sendoa, hutsa, eta leizetsua.

Haragia: Zurixka, aireak ukitzen dionean ilundu egiten da, hauskorra, usain sendokoa, desatsegina eta zapore garratza duena.[2]

 
Gibelokre kirasduna azpitik
 
Gibelokre kirasdunaren orriak

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore hori daukatelako Russula generoko espezie askok. Foetens epitetoa, "fétido"-tik dator. Bere usain gogor eta desatseginagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria, bere usain desatseginagatik eta zapore garratzagatik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula laurocerasi delakoarekin, almendra mingotsen usain sendokoa, Russula sororia espeziarekin, zapore garratzekoa, Russula pectinata perretxikoarekin zapore garratzekoa , eta hasieran Russula foetens delakoaren usainarekin eta gero frutarenarekin eta zapore gozoko Russula pectinatoides delakoarekin.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenaren hasieran, ohikoa da hostoerorkorren basoetan, leku hezeetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Japonia, Errusia, Australia, Costa Rica, Ipar Amerika eta Himalaiako mendikatea.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 480 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 384 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 411 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu