Gibelokre almendrausain
Gibelokre almendrausaina (Russula grata edo Russula laurocerasi) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Usain eta zapore desatseginak ez du sukaldean erabiltzeko gogorik ematen.
Gibelokre almendrausaina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula grata Britzelm., 1893 |
Deskribapena
aldatuKapela: 6 eta 13 cm bitarteko diametrokoa. Mamitsua, ganbila, batzuetan nahiko hutsa erdian. Okre kolorekoa edo gorri-okre kolorekoa. Azala itsatsia, ertzean bakarrik bereiz daiteke, hezea eta likatsua, lirdingatsua baino gehiago. Ertza leunki biribildua, ildaska fin batzuez markatuta.
Orriak: Estu eta gero zabal, sabeldunak, orri txiki askorekin, kolore argikoak, apur bat arre-gorri zikinez edo arre-morez zikinduaz joaten direnak.
Hanka: 5 - 15 x 1,4 - 2,8 cm-koa, betea eta gero leizetsua, goiko eta beheko muturretan zabaldua, hasieran pruinaduna, batez ere orrien ondoan, irregularki orban gorriz estaltzen da.
Haragia: Zuria, pixka bat arrea azalaren azpian eta horixka oinean, lodia. Usain konplexua, almendra mingotsarena gailentzen da. Zapore mina du.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Laurocerasi epitetoa ere latinetik dator, almendra mingotsen usaina duen landarea esan nahi duen "prunus laurocerasus" hitzetik. Bere usainagatik.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria. Baliteke pozoitsua izatea, Russula foetens bezala.[4]
Nahasketa arriskua
aldatuRussula foetens, Russula fragrans, Russula fragrantissima, Russula illota eta Russula subfoetens delakoekin nahas daiteke.[5]
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean. Hostozabalen lurzoru azidoetan.[6]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Europa, Himalaiako eremua, Japonia eta Australia.
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Russula laurocerasi, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 413 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain,. Gipuzkoa, 384 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 117 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..