Rucachoroi aintzira Argentinako Neuquéngo probintzian daogen Aluminé barrutiako laku txikia eta ederra da. Turismo ibilbidetik kanpo dago.

Rucachoroi aintzira
Datu orokorrak
Garaiera1.228 m
Motaaintzira
Luzera4,3 km
Azalera3,3 km²
Geografia
Map
Koordenatuak39°14′S 71°11′W / 39.24°S 71.19°W / -39.24; -71.19
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintziaNeuquen probintzia
Babestutako-eremuaLanín National Park (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
Rucachoroi aintzira.

Etimologia aldatu

Mapuche hizkuntzaz Loroen etxea esan nahi du.[1]

Kokapena aldatu

Aluminé ibaiaren arrokoa da Rucachoroi aintzira; arro hori, berez, handiagoa den Negro ibaiaren arro barruan dago. Haran zabal batean, mendiez inguratuta: Rucachoroi mendiak, Negro eta Choue Cura. Aintziratik urrutian Lanín sumendia ikus daiteke.

Ezaugarriak aldatu

Lanín Parke Nazionalaren barruan dago. Inguruan araucarien basoak dira nagusi; lakuaren ertzetan dauden araucaria basoak Argentinako Andeen kontzentrazioa handiena omen da. Neurri txikiagoan lengak ere ikus daitezke. Aintzira joateko bidea malkartsua da eta, horregatik, turista gutxi urbiltzen da bertara. Inguruan ere biztanle gutxi dago eta horri esker aintziraren balore naturalistikoak ondo gorde dira.[1]

Historia aldatu

1688an Jesusen Lagundiak misioa eraiki zuen ertzetan. Urte gutxi batzuk ondoren txikitua izan zen. Lakura joateko bidean aintzinako ohiturak gordeten dituen maputxe komunitateak daude.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rucachoroi aintzira