Ireki menu nagusia
Mars Exploration Rover.

Rover edo astromobil Espazioaren esplorazioan erabiltzen den ibilgailua da. Roverrak planeten gainean ibiltzeko eta gizakiak zein robotak gidatzeko prestatuta daude. Planetaren gainera eramateko lurreratze modulu motako espazio ontzia erabiltzen dute.

EzaugarriakAldatu

Astromobilak espazio ontzien bitartez planetetara heltzen dira. Han, beti, Lurreko baldintzekin konparatutako oso egoera desberdinak, batzutan muturrekoak, aurkitzen dituzte. Horren ondorioz ibilgailu hauen diseinua oso desberdina izan behar da.

FidagarritasunaAldatu

Ibilgailu hauek azelerazio maila altuak, tenperatura altuak eta baxuak, presioa, harea, korrosioa, erradiazio kosmikoa pairatu behar dute. Hori guztia jasaten duten bitartean ondo gorde behar dira zeren eta planetan dauden denboran ez dute inongo mantentze-lanik ezagutuko. Denbora zehatz bat irauteko diseinatuak dira, zereginak irauten duen bitartean.

 
Mars rover Sojourner gurutzaldi konfigurazioan.

TrinkotasunaAldatu

Barrutik kapazitate mugatua izaten dute eta, horregatik, tolestuta egoten dira. Gainera espazio ontzirekin dituzte konexioak bereizi egin behar dira.

AutonomiaAldatu

Lurretik oso urruti dauden roverrak, esaterako Mars Exploration Rover zuzenean ezin dira bideratu; Lurretik haraino dagoen distantzia ezinezkoa egiten du denbora zuzenean kontrolatzea zeren eta seinale erradioak argiaren abiaduran doaz baina, hala ere, oso geldoak dira hori lortzeko. Robot horiek Lurretik jasotako kontrol laguntza txiki bat bitartez ekiteko gauza dira.

HistoriaAldatu

Lunokhod 1Aldatu

Lunokhod 1 roverrak ilargira 1970eko azaroan heldu zen.[1] Urrutiko kontrolaren bidez beste zeruko gorputz batean ibili zen lehenengo robot izan zen. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak Lunokhod 1 Ilargi 17 izarrontzian bidali zuen; satelitearen orbitan azaroaren 15ean sartu zen eta, bi egun geroago, Mare Imbrium aldean hartu zuen lurra. Lurreratze moduluak maldaxka zituen eta roverra handik jaitsi zen, 06:28 UT orduan. 1970eko azaroaren 17tik azaroaren 22 arte Ilargian 197 metro egin zituen. Hamar saioetan Ilargiaren hamalau plano eta 12 ikuspegi panoramika bidaltzea lortu zuen. Ilargiaren hautsa ere aztertu zuen. Azken komunikazio saioa 1971ko irailaren 14ean izan zen. Robotak 11 hilabete lan egin zuen guztian.[2] Hogeita hamar urtetan robot horrena izan zen rover baten permanentzia errekorra, Mars Exploration Roverrak gainditu zuen arte.

 
Lunkhod 1a dagoen lekua Ilargiko argazkian.

Apolo ilargi noranahikoaAldatu

NASAk Lunar Roving Vehicle roverra Apolo Programaren hiru bidaietan erabili zuen: Apolo 15 (1971ko uztailaren 30ean ilargiratu zena), Apolo 16 (1972ko uztailaren 21ean ilargiratu zena) eta Apolo 17 (1972ko abenduaren 11an ilargiratu zena).[3]

Lunokhod 2Aldatu

Lunokhod 2 roverrak, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak bidalita, ilargira 1973ko urtarrilaren 16an heldu zen. Urrutiko kontrolaren bidez beste zeruko gorputz batean ibili zen bigarren robot izan zen. Lunokhod 2 Ilargi 21 izarrontzian bidali zuten; satelitearen orbitan 1973ko urtarrilaren 12an sartu zen eta, hiru egun geroago, Mare Serenitatis aldean ilargiratu zen.[4] Roverra urtarrilaren 16an Ilargiaren zolura jaitsi zen, 01:14 UT orduan. Lau hilabete egon zen lanean, 37 k. egin zituen, 86 irudi panoramiko eta 80.000 telebista-irudi baino gehiago bidali zituen. Ilargiaren hautsa ere aztertu zuen.

Prop-M astromobilaAldatu

Mars 3 espazio zundak 4,5 kg.ko astromobila zuen. Honen teknika desberdina zen: ilargiko zoluan eskien gainean ibili behar zuen, lurreragailuak 15 metro kable batez eramana. Zoritxarrez lurreratze modulua desagertu zen eta, ondorioz, inoiz ez zen martxan jarri.

Sojourner RoverAldatu

Mars Pathfinder misioak Sojourner roverra zeraman. Beste planeta heldu zuen lehenego astromobila izan zen, Marte alegia. NASAk Mars PathFinder 1996ko apirilaren 12an bota zuen eta 1997ko martxoaren 7an Marteko Chryse Planitia izeneko aldean jaitsi zen.[5] Ilargiaren zolua ukitu bezain pronto hasi zen irudiak bidaltzen; azkenenko transmisioa 1997ko irailaren 27an egin zuen. Mars Pathfinderrek lurreratze moduluaren 16.500 irudi eta Sojournerren 550 irudi bidali zituen. Bestetik arroken eta aztarnen 15 azterketa kimiko egin zituen eta aizeei zein beste faktore klimatikoei buruzko informazioa bidali zuen ere bai.

 
Sojourner Marten.

Egun egiten ari diren misioakAldatu

Esplorazioa MartenAldatu

Bi astromobil, Spirit eta Opportunity, Marten lurreratu ziren Mars Exploration Rover misioaren barruan. 2004ko urtarriletik lanean daude.

Zientzia LaborategiaAldatu

Marteko Zientzia Laborategia, Curiosity bezala ezaguna, NASAk espazioaratutako astromobila da. 2011ko azaroaren 26an bidali zuten eta Marten, Gale kraterrean, 2012ko abuztuaren 6an hasi zen lanean.

Chang'e 3Aldatu

Txinako Herri Errepublika Ilargira bidalitako astromobila, 2013ko abenduaren 14ean.

Datozen misioakAldatu

 
Mars Science Laboratory

ExoMars roverAldatu

Europako Agentzia Espaziala (ESA) ExoMars rover prestatzen ari da, 2020an espazioara bidaltzeko. Proiektu hau Errusiarekin batera ari dira prestatzen.

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .

Kanpo estekakAldatu

  • (Ingelesez): Smithsonian Aire eta Espazioaren Museo Nazionala (Ameriketako Estatu Batuak).