ExoMars (errusieraz ЭкзоМарс; Exobiology on Mars, "Exobiologia Marten") Marte bizi motaren bat bilatzeko exobiologia espazio misio bat da. Europako Espazio Agentziak (ESA) eta Errusiako Espazio Agentzia Federalak (Roskomos) elkarlanean burututako proiektua da eta helburu hauek ditu: Marten iraganeko edota gaur egungo bizi arrastoak topatzea, Marteko ura eta ingurumen geokimikoa denborarekin nola aldatzen diren ikertzea, atmosferako gases osaketa eta jatorria ikertzea, eta era berean, planeta gorrian etorkizunean jazo litekeen joan-itzuliko misio bat ahalbideratuko duen teknologia proban jartzea. Misioa bi ataletan banatua dago, bata 2016ean gauzatuko da eta bestea 2020ean.

ExoMars
ЭкзоМарс
ErakundeaESA eta Roskosmos
Enpresa nagusiakOrbitatzailea:
Thales Alenia Space
Kontratatzailea:
GKNPZ Khrunitxev
Misio motaMarte arakatzea
WebguneaExoMars (ESA)
ExoMars (RFSA)

2016ko martxoaren 14an ExoMars Trace Gas Orbiter (TGO) zunda eta Schiaparelli EDM modulua espaziora jaurtiki ziren. 2016ko urriaren 19an zundak Schiaparelli EDM modulua Marteren gainalazean ipintzeko helburua zuen, baina gainazaleratze unean seinalea ematetik laga, eta maniobra gaizki egin eta modulua talkaren ondorioz txikitu egin zela uste da.

2020ean ExoMars 2020 surface platform deritzon jaitsiera modulu errobotikoak ExoMars rover ibilgailua Marteren gainazalean ezartzeko egitasmoa dago.

Kanpo estekak aldatu