Roses
Roses Kataluniako kostaldeko udalerria da, Alt Empordà eskualdean eta Gironako probintzian dagoena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 20.197 biztanle zituen. 45,91 km²-ko azalera du. 2017an, bestela, 19.216 pertsona erroldatuta zituen. Izan ere, eskualdeko bigarren udalerririk populatuena da Figueres eta gero.
Roses Roses | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kataluniako udalerria | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Autonomia | ![]() | ||||||||||
Eremu funtzionala | Comarques Gironines | ||||||||||
Eskualdea | Alt Empordà | ||||||||||
Alkatea | Joan Plana i Sagué (en) ![]() | ||||||||||
Izen ofiziala | Roses | ||||||||||
Jatorrizko izena | Roses | ||||||||||
Posta kodea | 17480 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 17152 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°15′48″N 3°10′30″E / 42.26333°N 3.175°E | ||||||||||
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 45.9 km² | ||||||||||
Altuera | 5 m | ||||||||||
Mugakideak | Palau-saverdera, La Selva de Mar, El Port de la Selva, Cadaqués eta Castelló d'Empúries | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 19.907 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 433,7 bizt/km² | ||||||||||
Etxebizitzak | 184 | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Rodas | ||||||||||
Matrikula | GI | ||||||||||
Hizkuntza ofiziala | katalan | ||||||||||
roses.cat |
Historia garaikidean, nabarmentzekoa da 2001eko martxoaren 17an ETAk egindako atentatua, eurek eraildako lehenengo mosso d'esquadra, Santos Santamaria, eragin zuena.[1]
GeografiaAldatu
Costa Bravako iparraldeko leku bisitatuenen artean dago, eta bere hondartzen artean Canyelles Petites, l'Almadrava (Canyelles Grosses), Murtra, Rustella, Montjoi, Pelosa eta Jóncols ditugu. Forma geografikoen artean, punta Falconera eta cap Norfeu lurmutur ikusgarria daude, azken hau Cap de Creuseko natura parkearen barruan dagoena.
Udalerri mugakideei dagokienez, iparraldean La Selva de Mar eta El Port de la Selva, hegoaldean Mediterraneoa, ekialdean Cadaqués, ipar-mendebaldean Palau-saverdera eta hego-mendebaldean Castelló d'Empúries ditu.
DemografiaAldatu
1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 | 2017 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2.680 | 2.943 | 2.776 | 2.635 | 2.915 | 2.703 | 3.287 | 6.115 | 8.004 | 10.303 | 12.726 | 20.197 | 19.216 |
KulturaAldatu
Festa Nagusia abuztuaren 15a, eta bertan musika klasikoa, habanerak, sardanak eta erraldoiak presente daude. Halaber, aipatzekoa da ospatzen duten Oikoumene meza ekumenikoa. XVII. mendetik bestela, Rosesek aratusteak antolatzen ditu.
Gastronomiari dagokionez, Udalerri honetan Ferran Adrià sukaldari ospetsuaren El Bulli jatetxe ospetsua kokatuta egon da 1961etik 2011 arte. Mundu mailan ezaguna izan zen, hain zuzen ere 1997tik Michelin Gidan 3 izar eduki zituen.
AlkateakAldatu
Irudi galeriaAldatu
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) M. J. C.. (2001-3-19). «ETA preparó en el sur de Francia el atentado de Rosas con dinamita robada en Grenoble» ABC (Bartzelona).
Kanpo estekakAldatu
- (Katalanez) Rosesko udalaren webgunea.