Costa Brava (katalanez ˈkɔstə ˈβɾaβə ahoskatua; «kosta arrokatsua»[1] euskaraz) Kataluniako kostaldearen eremu nagusi eta ezagunenetarikoa da, 214 kilometrotako luzerarekin Gironako probintzian zabaltzen dena Portboutik Blanesera, Alt Empordà, Baix Empordà eta Selva eskualdeak barne hartuz.

Costa Brava
MotaItsasertz, tourism region (en) Itzuli eta helmuga turistiko
Geografia
Map
Koordenatuak42°01′22″N 3°13′28″E / 42.0228°N 3.22449°E / 42.0228; 3.22449
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Eremu funtzionalaComarques Gironines
Ur-gorputzaMediterraneoa

Historia aldatu

"Costa Brava" izena lehenengo aldiz argitaratu zuen Ferran Agulló poeta eta idazleak "La Veu de Catalunya" egunkarian 1908ko irailaren 12an, kostaldearen zati handi batek eskaintzen duen paisaia harkaiztsu eta malkartsua kontuan hartuta.

1930eko hamarkadan lehenengo bainulariak hasi ziren modu esanguratsu batean hango hondartzak bisitatzen, baina 1950eko eta 1960ko hamarraldietan benetako gorakada gertatu zen, turismo eztanda bihurtuz.

Udalerriak aldatu

Iparraldetik hegoaldera hauek dira kostaldeko udalerriak: Portbou, Colera, Llançà, El Port de la Selva, Cadaqués, Roses, Castelló d'Empúries, Sant Pere Pescador, L'Armentera, L'Escala, Torroella de Montgrí, Pals, Begur, Palafrugell, Mont-ras, Palamós, Castell-Platja d'Aro, Sant Feliu de Guíxols, Tossa de Mar, Lloret de Mar eta Blanes.

Gune babestuak aldatu

Ingurune guztiaren %30 inguru babestuta dago, hurrengo toki hauek nabarmentzen direlarik:

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiko Exonomastika Batzordea: «Kosten izenak», Euskera, LII, 2007, 3.

Kanpo estekak aldatu