Roman Oiartzabal
Roman Oihartzabal Iruretagoyena (Ataun, 1883ko otsailaren 28a - Bergara, 1971) gipuzkoar abesbatza-zuzendaria izan zen.
Roman Oiartzabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ataun, 1883ko otsailaren 28a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bergara, 1971 (87/88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abesbatza-zuzendaria |
Bergarako Orfeoiaren zuzendaria izan zen sortu zenetik (1923). Abesbatza eta orkestrarako, nahiz soilik abesbatzarako obrak zuzendu ditu abesbatza honekin: Verdi, Berlioz, Fauré, Mozart eta Brahmsen Requiemak, Haendelen Mesias, Mendelssohnen Elias, Haydnen Sorkuntza, Mozarten Koroatze-Meza, Beethovenen IX. Sinfonia, Pergolessiren Stabat Mater, Usandizagaren Mendi-Mendiyan, Escuderoren Illeta eta Guridi, Sorozabal, Esnaola, nahiz Mokoroaren musika-lanak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.