Robustiano Ortuzar

euskal idazlea

Robustiano Ortuzar (Bermeo, Bizkaia, 1883ko maiatzaren 24a - 1929ko azaroaren 23a) bizkatar elizgizona eta euskal idazlea izan zen, antzerkigintzan aritutakoa. Gasteizen egin zituen eliz ikasketak, eta 1906an apaiztu zen. Jaioterrian egon zen apaiz, urte askoan, eta gazteei nautika irakasten. Abiñako (Sukarrieta, Bizkaia) zahar etxeko zuzendaria izan zen.

Robustiano Ortuzar
Bizitza
JaiotzaBermeo1883ko maiatzaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1929ko azaroaren 23a (46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta klerikoa

Literaturaren Zubitegia: 438

1925ean, eta Resurreccion Maria Azkueren hitzaurre batekin, antzerki lanen bilduma bat argitaratu zuen, Oroigarriak. Bermeo´ko arrantzaleen bizikeraz eraturiko antzerkiak izenburupean. Bertan daude Torrenteruan, Doniane bezperako pozak, Zorginkeribako apaia, Ondo pentsatzen zauz, Pitzar bat ur eta Txalupapean antzerki lanak.


Lanak aldatu

Antzerkia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.