Rineke Dijkstra

nederlandar argazkilaria

 

Rineke Dijkstra

(2011)
Bizitza
JaiotzaSittard (en) Itzuli1959ko ekainaren 2a (64 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
BizilekuaAmsterdam
Talde etnikoaHerbeheretarra
Lehen hizkuntzanederlandera
Hezkuntza
HeziketaGerrit Rietveld Academie (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, bideoartista, video installation artist (en) Itzuli eta posta zigilu diseinatzailea
Lantokia(k)Amsterdam
Belgika
Kroazia
Ghana
Israel
Polonia
Odesa
Liverpool eta Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
MugimenduaArte garaikidea
Genero artistikoaerretratua

Facebook: rineke.dijkstra.9 Twitter: rinekedijkstra Discogs: 4604677 Edit the value on Wikidata

Rineke Dijkstra (Sittard, Herbehereak, 1959ko ekainaren 2a) herberear argazkilaria da.[1][2][3]

Biografia aldatu

Bere prestakuntza-etapa Amsterdameko Rietveld Academie-n egin zuen 1981 eta 1986 bitartean.[4] Lehen banakako erakusketa Amsterdamgo De Moor galerian egin zuen 1984an.

Lan ibilbidea aldatu

Dijkstraren ibilbide artistikoan funtsezko urtea 1991 da, igerileku batean autorretratua egin zuenean. Artistak lan horretan islatu zuen egoera emozionalak orientabide gisa balio izan zion bere ibilbide sortzailea bideratzeko. 1992tik 1996ra bitartean, Ameriketako Estatu Batuetako, Poloniako, Ingalaterrako, Ukrainako eta Kroaziako hondartzetan egin zituen erretratuak, eta nazioarteko kritikaren onarpena lortu zuen.

Erreferentzi izan zituen XVII. eta XVIII. mendeetako holandar eta flamenko maisuak, Diane Arbus eta August Sander argazkilariak, eta bere estilo pertsonala gehituz, bere lanak gizakiaren irudikapen berria sortu zuen, zentzu klasikoan, irudiaren interpretazio urrun eta objektiboa egiten baitu. Dijkstra, batez ere, erretratugilea da eta erretratu guztiz klasikoetan dokumentatzen du, konposizio soilaz eta ikuspuntu ia berdinekin, iragaite-uneak, hala nola nerabezaroa edo amatasuna.[5]

Bere lana hainbat museotan erakutsi dute, 2012an atzera begirakoa egin zen San Frantziskoko Arte Modernoko Museoan eta New Yorkeko Guggenheimen.[6][7]

2004an, bere lanaren lagin batekin hartu zuen parte PHotoEspaña delakoan.[5]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu