Rigoberta Bandini

abeslari eta ahots-aktore espainiarra

Paula Ribó González, Rigoberta Bandini izen artistikoagatik ezagunagoa (Bartzelona, 1990eko apirilaren 30a) kataluniar bikoizketako aktorea, dramaturga eta pop abeslaria da.[1][2]

Rigoberta Bandini

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaula Ribó González
JaiotzaBartzelona1990eko apirilaren 30a (33 urte)
Herrialdea Katalunia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, ahots-aktorea, antzerkigilea, bikoizlea, antzerki zuzendaria, kantugilea eta podcaster (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaThe Mamzelles (en) Itzuli
Izengoitia(k)Rigoberta Bandini
Genero artistikoaIndie popa
musika elektronikoa
Musika instrumentuaahotsa

rigobertabandini.bandcamp.com…
IMDB: nm4901194 Facebook: paula.ribo Twitter: rigobandini Instagram: rigobertabandini Youtube: UCaJimA2MVhvTOyTVcvUdzSg Spotify: 7DOERbtkx9aTLvWzZSB0qx iTunes: 1499950007 Musicbrainz: 671e0cc5-bb2b-430d-946f-aa0ebb38e1af Discogs: 9537403 Deezer: 86506992 Edit the value on Wikidata

2024ko otsailaren 10ean jatorrizko abesti kategoriako Goya saria jaso zuen Valladoliden Te estoy amando locamente abestiarengatik.[3][4]

Ibilbidea aldatu

Ribók antzerkia ikasi zuen Bartzelonako Antzerki Institutuan.[5] Bikoizketako aktore gisa hasi zen katalanez eta gaztelaniaz, eta zazpi urte besterik ez zituela ahotsa jarri zion Caillouri.[6] 2001ean, I am Sam filmean Dakota Fanning bikoiztu zuen.[2] Emma Stone, Shailene Woodley eta Elle Fanning aktoreak ere bikoiztu ditu, besteak beste.[2] Hainbat pertsonaia bikoiztu ditu animaziozko film luzeetan, hala nola Chihiroren Bidaia, Brave edo Frozen.[7][8]

2010ean, The Mamzelles musika-taldea sortu zuen Paula Maliarekin eta Barbara Mestanzarekin.[5] Bi disko argitaratu zituzten: Que se desnude otra, 2012an, eta Totem, berriz, 2014.[7] 2012an, The Mamzelles Teatre antzerki-konpainia bihurtu zen taldea, eta Envàs on vas publizitate-kanpaina ezagunaren protagonista izan zen 2013an.[5][9]

Rigoberta Bandini aldatu

2019an Rigoberta Bandini izenarekin bakarkako abeslari-karrera jarri zuen martxan.[10][11] 2020an, In Spain we call it soledad singlea biral bihurtu zen Spotifyn, eta hilean 200.000 entzute baino gehiago eman zizkion.[12] 2021ean, bere zazpigarren singlea argitaratu zuen bakarrik, Perra, eta haren bideoklipa Irene Morayk eta Elena Martínek zuzendu zuten.[13][14] Gainera, uda hartan bertan, Aviam què passa / A ver qué pasa, garagardoaren publizitate-kanpaina ezagun batean parte hartu zuen.[15]

2021eko abenduaren 10ean, «Ay, mamá» abestiarekin Benidorm Fest-en lehen edizioan parte hartzeko hautatutako 14 abestietako bat bezala iragarri zen, eta Espainia Eurovisión 2022ko Abesti Jaialdian ordezkatu nahi zuen. Jaialdian, Bandinik bere finalerdia irabazi zuen, ikusleen zein epaimahai profesionalen puntuazio maximoarekin.[16]

Aintzatespenak aldatu

  • 2021ean, Forbes-en 100 espainiar sortzaileenen zerrendan sartu zen artearen kategorian, Laura Cano margolariarekin, Elvira Sastre poetisarekin edo Carlota Guerrero argazkilariarekin batera.[15]
  • 2024ko jatorrizko abesti kategoriako Goya saria, Te estoy amando locamente abestiarekin.[3][4]

Erreferentziak aldatu

  1. «¿Quién es Rigoberta Bandini? La actriz de doblaje que se ha convertido en cantante» Flooxer Now 2021-02-20.
  2. a b c «Rigoberta Bandini: "Hago canciones para bailar, reír y llorar, que son las que a mí me gustan. Aunque crezca, no quiero perder mi lado más friki"» TELVA 2021-04-19.
  3. a b (Gaztelaniaz) «Goya 2024 a la Mejor Canción Original: Rigoberta Bandini por Te estoy amando locamente» okdiario.com 2024-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Lista completa de premiados y nominados en los Premios Goya 2024» www.antena3.com 2024-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  5. a b c The Mamzelles | MYM: Mujeres y música. 2017-01-29.
  6. Samuel Martínez. (10 de noviembre de 2020). «Rigoberta Bandini, de doblar a Caillou a arrasar en la música electrónica: "Rosalía abrió camino en la experimentación y ahora todo vale"» eldiario.es.
  7. a b one, channel video. Rigoberta Bandini - La perra que te hará bailar y pensar. .
  8. Alonso, por Marita. (2021-02-21). «Rigoberta Bandini, el fenómeno musical que conquistó Instagram durante el confinamiento y ahora triunfa en la vida real» mujerhoy.
  9. Ecodiari. «Ecodiari: Adéu a la campanya «Envàs, on vas?»» www.naciodigital.cat.
  10. Begoña Gómez Urzaiz. (2 de febrero de 2021). «Rigoberta Bandini: “Si mi canción gusta y la he hecho desde la libertad, ¿por qué no puede sonar en el Mercadona?”» El País.
  11. Darío Prieto. (22 de enero de 2021). «Rigoberta Bandini: “No hace falta ser Beyoncé para tener un hijo y seguir en la música”» El Cultural.
  12. María Lovera. (24 de diciembre de 2020). «'In Spain we call it soledad', la canción que ha marcado 2020» as.
  13. Lara Úbeda Rodríguez. (17 de febrero de 2021). «Rigoberta Bandini: “Hay un punto en el que te empodera poder llamarte a ti misma ‘perra’”» Los 40.
  14. Alameda, Por Marta. (2021-03-30). «Estrenamos el vídeo de 'Perra' de Rigoberta Bandini» ELLE.
  15. a b «Los 100 españoles más creativos en el mundo de los negocios» Forbes España.
  16. Alberto Olmos. (12 de enero de 2022). Indie para mamás: Rigoberta Bandini se saca una teta en Logroño y se prepara para ganar Eurovisión. .

Kanpo estekak aldatu