Carlota Guerrero

bartzelonar argazkilaria, zinemagilea eta arte-zuzendaria

Carlota Guerrero (Bartzelona, Katalunia, 1989) bartzelonar argazkilaria, zinemagilea eta arte-zuzendaria da, feminitateari eta gorputz-autonomiari buruzko gaiak aztertzen dituena.[1][2][3]

Carlota Guerrero
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1989 (34/35 urte)
Herrialdea Katalunia
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, zinemagilea eta zuzendari artistikoa

Biografia aldatu

Guerrero Bartzelonan jaio eta hazi zen. Nerabezaroan interesatu zen ikusizko arteetan, baina lagun batek kamera bat oparitu eta 20 urte geroago hasi zen.*

Ibilbidea aldatu

Guerrerok ospea izan zuen 2016. urtean, Solange Knowlesek (Beyoncéren ahizpa) Instagram orrian Guerreroren argazkiak aurkitu ondoren, eta A Seat at the Table eta When I Get Home album azalen argazkiak ateratzeko kontratatu zuen.[4][5][6] Bideo musikaletan ere parte hartu zuten. Argazkia atera duten beste pertsona ospetsu batzuk Penélope Cruz, Arca, Sita Abellan, Rosalia, Emilia Clarke eta Rupi Kaur dira.[7][8][9][10] Markekin ere egin du lan, hala nola, Dior, Nike, Paloma Wool, Givenchy, Thierry Mugler eta Helmut Lang.[11][12] 2019an, Art Basel-en, Guerrerok performance bat antzeztu zuen, Desigual markarekin lankidetzan 30 pertsona biltzen zituen orgia baten antzera. Lana ongi jaso zen.[13][14] 2021ean, Black Women (Emakume beltzak) argazki-sorta Kataluniako Arte Museo Nazionalean erakutsi zen. Espainiako arrazismoari buruz hausnarketa sortu nahi zuten piezek marmolezko eskulturen arteko eredu beltzak aurkezten zituzten arte-galeria batean. Diru-sarrerak egiturazko arrazismoak kaltetutako emakume errefuxiatuei eta etorkinei eman zitzaizkien.[15] Urte hartan, bere lehen liburua ere argitaratu zuen: I Have a Dragon Inside My Heart: Photography by Carlota Guerrero (Herensuge bat daukat bihotzean: Carlota Guerreroren argazkia.) Prestelekin.[16]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Modapedia de Carlota Guerrero» Vogue 2021-06-07.
  2. (Ingelesez) «Carlota Guerrero's Photography Embraces the Ethereal Woman» W Magazine.
  3. (Gaztelaniaz) «Carlota Guerrero, la artista que entiende la desnudez como una búsqueda de la verdad» Vogue España 2021-06-03.
  4. (Gaztelaniaz) Urzaiz, Begoña Gómez. (2016-10-05). La española que susurra en el oído de Solange | Actualidad, Moda | S Moda EL PAÍS. .
  5. (Ingelesez) «Carlota Guerrero: the Spanish photographer reframing femininity» The Independent 2021-05-10.
  6. (Ingelesez) «Solange Knowles with her hair clips in: Carlota Guerrero's best photograph» the Guardian 2021-04-28.
  7. (Ingelesez) Snyder, Michael. (2021-04-12). «Old Friends» The New York Times ISSN 0362-4331..
  8. (Ingelesez) «Sita Abellan & Carlota Guerrero / Extraterrestrial Inspired 'Planet Indigo' Calendar for Charity» Flaunt Magazine.
  9. (Ingelesez) Hazlehurst, Beatrice. (2020-12-01). «Carlota Guerrero and Sita Abellan have an alien vision for 2021» i-D.
  10. (Gaztelaniaz) «Carlota Guerrero, una mirada feminista para romper con los cánones del arte» Diario EL PAIS Uruguay 3 May 2021.
  11. (Ingelesez) «How I Became... An Art Director» The Business of Fashion.
  12. (Ingelesez) «Solange Collaborator Carlota Guerrero Lends a Feminist Lens to Helmut Lang» PAPER 2020-10-09.
  13. (Frantsesez) «Comment Desigual a fait sensation à Miami Art Basel» L'Officiel de la Couture et de la Mode - Paris.
  14. «Desigual Asked Miami to 'Love Different'» V Magazine.
  15. (Gaztelaniaz) «Las 'Mujeres negras' de Carlota Guerrero se adueñan del Museo Nacional de Cataluña» Vogue España 2021-02-04.
  16. (Ingelesez) Betancourt, Bianca. (2021-05-03). «Carlota Guerrero's New Book Celebrates the Female Form in All Its Unfiltered Glory» Harper's BAZAAR.

Kanpo estekak aldatu