Ricardo Güiraldes
Ricardo Güiraldes (Buenos Aires, 1886ko otsailaren 13a - Paris, 1927ko urriaren 8a) argentinar idazlea izan zen. Pampako zabaldietan hezitako umea izan zen. Mundu guztian barrena bidaiak egin zituen, eta Europako kultura bertatik ezagutu zuen. Poesia egiten hasi bazen ere, hitz lauz, eleberrigile eta ipuinlari gisa, nabarmendu zen. Martin Fierro izeneko taldean parte hartu zuen, eta Proa agerkaria zuzendu zuen J. L. Borgesekin batera. Güiraldesenak dira Raucho (1917), Rosaura (1922), eta Xamaica (1923) eleberriak, baina haren lan nagusia Don Segundo Sombra (1926) izan zen. Sinbolismoz betetako eleberri autobiografiko hori Pampan girotua dago eta gautxoen bizimodua deskribatzen du.
Ricardo Güiraldes | |
---|---|
(1906) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1886ko otsailaren 13a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Paris, 1927ko urriaren 8a (41 urte) |
Heriotza modua | : linfoma |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | National School of Buenos Aires (en) Instituto Libre de Segunda Enseñanza (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ricardo Güiraldes |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.