Ricardo Abad Martinez (Tafalla, 1971ko urtarrilaren 8a - ) nafar atleta da, ultramaratoilaria.

Ricardo Abad
Bizitza
JaiotzaTafalla1971ko urtarrilaren 8a (53 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BizilekuaTafalla
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta eta ultramaratoilaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Izengoitia(k)Riki

2011eko urriaren 1ean, "erronkak gainditzen dituen jendea gustatzen zaigu" ekimenaren inguruan, maratoi gehien jarraian korrikatzearen Guiness Errekorra (366) hautsi zuen.[1] Proiektu honekin 500 maratoi 500 egunetan egiteko erronka lortu zuen. Osotara, ia 21.000 kilometro izan ziren, eta gutxienez maratoi bat espainiako 50 probitzietan korrikatu zuen, ANFASen 50 urteak ospatzeko.[2]

500 maratoia Bartzelonan 2012ko otsailaren 12an izan zen.[3] Egun hartan erronka bikoiztu behar zuela iragarri zuen, 1000 maratoi egin arte. Gainera, munduko kontinente guztietan behintzat maratoi bat egiteko asmoa zuen. Maiatzen 2a arte jarri zuen epea finantzaketa aurkitzeko. Azkenik, 2012ko maiatzaren 29an proiektua alde batera utzi behar izan zuen ez bait zuen behar aina diru lortu, erronka betetzeko bere lana utzi behar zuen eta. Osoatara, 607 maratoi bete zituen, hau izanik gaur egungo munduko errekorra.[4] Aurretik, Guiness Errekorra Stefaan Engels belgikarrak zuen.[5]

Ibilbidea aldatu

2005eko ekainaren amaiera hasi zen korrikatzen, bere lehen maratoia prestatu zuenean, Donostikoa. Aurretik, bizikleta zalea zen, baina bere alaba Ainhoa jaiotzearekin batera, txirrindula alde batera utzi, eta zapatilak hartu zituen. 2006an 5 errepide maratoi egin zituen, eta 2 mendian. Hurrengo urtean, bere lehen zeharkaldiak egin zituen: Bardenas, Monegros, etab. eta beste hainbat lasterketa. 2008an bere lehen proiektu haundiak hasi ziren, esate baterako: 30 maratoi, 30 egunetan abuztuan, penintsulako zeharkaldia, etab. 2009an erronka hugari egin zituen, ezagunena 150 maratoi 150 egunetan eta penintsula solidarioa.

2012an Nafarroako Gobernuak, Tafallako Udalarekin batera, Asturiaseko Printzearen Kirol Sarira proposatu zuen. 2009an ere proposatua izan zen.

Erronkak aldatu

  • 150 maratoi 150 egunetan
  • Penintsula Solidarioa
  • 500 maratoi 500 egunetan
  • 1000 maratoia 1000 egunetan: Alde batera utzita 607an.[6][7]

Nafarrak erronka guzti hauek bete ditu nahiz eta lantegi batean lan egin zortzi orguko txandetan: goizez, arratsaldez eta gauez. Goizean eta gauean lan egiten duenean, arratsaldean korrikatzen ditu maratoiak. Arratsaldez lan egiten duenean, goizez korrikatzen du. Arrazoi honengatik batzutan 12 ordutan 2 maratoi korrikatu izan ditu.

500 maratoi 500 egunetan aldatu

  • 1 maratoia: 2010eko urriaren 1ean Tafallan
  • 200 maratoia: 2011ko apirilaren 18an Tafallan
  • 268 maratoia: 2011ko ekainaren 25ean Granadan
  • 269 maratoia: 2011ko ekainaren 26ean Malagan[8]
  • 350 maratoia: 2011ko irailaren 15ean Santiago de Compostelan
  • 366 maratoia: 2011ko urriaren 1ean Madrilen
  • 450 maratoia: 2011ko abenduaren 24an Iruñan
  • 451 maratoia: 2011ko abenduaren 25ean Uxuen
  • 452 maratoia: 2011ko abenduaren 26an Badajozen
  • 453 maratoia: 2011ko abenduaren 27an Huelvan
  • 454 maratoia: 2011ko abenduaren 28an Cadizen
  • 455 maratoia: 2011ko abenduaren 29an Cordoban
  • 500 maratoia: 2012ko otsailaren 12 an Bartzelonan

Emaitzarik onenak aldatu

Hona hemen lortutako emaitzarik onenak:

  • Maratoi erdia: 01h 19´48´´ Trubiako maratoi erdia 2008
  • Maratoia: 02h 46´11´´ Donostia 2009
  • 100 Km: 08h 36´44´´ Madril
  • 24 ordu (ibilbidea): 189 Km
  • 24 ordu (pista): 194,5 Km

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu