Rhagium bifasciatum
Rhagium bifasciatum Cerambycidae familiako kakalardoa da. Europa guztian bizi da eta kakalardo adarluzeen artean ohikoenetakoa da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Rhagium bifasciatum | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Lepturini |
Generoa | Rhagium (en) ![]() |
Espeziea | Rhagium bifasciatum Fabricius, 1775 |
Deskribapena
aldatuTamaina txikiko kakalardoa da 12-23 mm inguruko luzera baitu. Kolore ilunak ditu, beltzak eta marroiak, baina elitro bakoitzean bi marra hori argi ditu. Marra horien 17 patroi desberdin aurkitu dira[2].
Antena luzeak ditu, segmentatuak, eta aurrerantz arku itxura azaltzen dute.
Habitata
aldatuKonifero basoetan zein baso hostoerorkorretan aurkitzen dira[3].
Bizi zikloa
aldatuBi eta hiru urte arteko bizi zikloa osatzen du. Emeak enbor usteletan uzten ditu arrautzak, koniferoetan normalean, eta handik jaiotzen diren beldarrak usteldutako zurez elikatzen dira enborrean tunelak eginez. Bi urteren buruan pupa osatu eta udaberrian eta udan helduak ikusten dira landare artean hegan[3].
Iruditegia
aldatu-
Rhagium bifasciatum heldua.
-
Heldu koloretsua.
-
Beldarrak egur barnean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ Hickin, Norman E.. (1987). Longhorn beetles of the British Isles. Aylesbury : Shire ISBN 978-0-85263-897-2. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ a b «Rhagium bifasciatum» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).