Revista de Vizcaya 1885-1889 urteen artean Bilbon argitaraturatutako kultura-aldizkari bat izan zen. Hego Euskal Herriko foruen abolizioaren ondorioz eman zen Euskal Pizkundearen garaian sortu zen. Oro har Gasteizko Revista de las Provincias Euskaras (1878-1881), Iruñeko Revista Euskara (1878-1883) eta Donostiako Euskal-Erria (1880-1918) aldizkarien antzeko ildokoa zen; hots, nagusiki gaztelaniaz idatzitako kultura aldizkari foruzalea eta "euskaltzalea". Hala ere, Revista de Vizcaya ez zen Euskal Herriko edo/eta euskal gaietara mugatu, eta Madrilgo eta nazioarteko albisteek toki garrantzitsua izan zuten. Aldizkariaren azken jabea eta zuzendaria Vicente Arana abandotar idazlea izan zen.

Revista de Vizcaya
Motakultura-aldizkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania
Argitaratze lekuaBilbo
Historia
ZuzendariaOctavio Lois Amado (1885-1886)
Fermin Herran (1886-1887)
Vicente Arana (1887-1889)
ZutabegileakMiguel Unamuno, Sabin Arana, Antonio Trueba, Camilo Villavaso, Juan Eustaquio Delmas, Pablo Altzola, Jose Maria Lizana, Leopoldo Alas "Clarín"

Bibliografia aldatu

  • Revista de Vizcaya, Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  • Díaz Noci, Javier: Revista de Vizcaya, Bilbaopedia.
  • Villacorta, José Luis (1999): Revista de Vizcaya (1885-1889): un proyecto de renovación cultural en Bilbao, Bilbo, Udala, Kultura eta Turismo Saila.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu