Julen Retegi

Esku huskako pilotaria
Retegi Bi» orritik birbideratua)
Retegi Bi
Izen osoa: Julen Retegi Altzugarai
Jaiotza data: 1985eko uztailaren 29a (39 urte)
Jaioterria: Eratsun (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,79 m
Pisua: 78 kg
Debutatze data: 2005eko uztailaren 7a
Debutatze pilotalekua: Aritzbatalde (Zarautz)
Erretiratze data: 2019ko abenduaren 15a
Erretiratze pilotalekua: Astelena (Eibar)

Julen Retegi Altzugarai, pilota arloan Retegi Bi deituraz ezaguna (Eratsun, Nafarroa Garaia, 1985eko uztailaren 29a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, lehenik Asegarce enpresarekin (2005-2009), gero Asperekin (2009-2019).[1] Julian Retegi pilotari handiaren semea da. Datu ofizialetan jasota dagoenez, 1,79 metro luze da, eta 78 kilo pisatzen zuen.[2] Estreinako partida 2005eko uztailaren 7an jokatu zuen, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan; eta azkena, 2019ko abenduaren 15ean, Eibarko Astelena pilotalekuan. Bere pilotari ibilbideko une gorena 2014ko Buruz Buruko Txapelketa Nagusian heldu zitzaion, txapeldunorde izan baitzen, behe-behetik hasita: Ezkurdia, Olaizola II.a eta Idoate garaitu eta kanporatu ondoren, finala Martinez de Irujoren aurka galdu zuen, 22-9.[3]

Ez daki euskaraz, aitak ez baitzion bere lehen hizkuntza semeari irakatsi.[4][5]

Kirol lorpenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Retegi Bi: "Descartar a los veteranos es un gran fallo de las empresas"» La Vanguardia 2019-12-13 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  2. «Retegi BI - Aspe» aspepelota.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Retegi Bi: 'Estoy contento con el nivel hasta el que he llegado'» Mundo Deportivo 2019-12-04 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  4. Begiristain Madotz, Xanti. (2008-06-24). «Julen, Julian eta Fernando» Berria.
  5. Petxarroman, Iñaki. (2014-06-25). Julen Retegik dio euskara hizkuntza zaila dela eta hitz batzuk bakarrik ulertzen dituela, eta, noski, erru handiena ez da berea.. Twitter.