Ireki menu nagusia

Regina Araluze Larrinaga (Bermeo, Bizkaia, 1922ko abuztuaren 15ean - ib., 2012ko apirilaren 8an) bermeotar (Bizkaia) irrintzilaria izan zen. Orfeon Bermeanon[1] (Bermeoko Abesbatza) irrintzia (edo zantzoa) egiten zuen orfeoiarekin batera. Bere esanetan Bilboko Areatzan zenbait kontzertu egin zituzten[2] eta irrintzia egitean, entzuleria zutitu egiten zen. Bermioko Irrintzilari Elkarteak elkarrizketatu zuen Talan eta irrintzia egiteko bi modu aipatu zituen: a) Ohikoa eta b) sirena modukoa.

Regina Araluze
Regina-araluze.jpg
Bizitza
Jaiotza Bermeo1922ko abuztuaren  15a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bermeo2012ko apirilaren  8a (89 urte)
Jarduerak
Eragin zuen Irrintziari

Bermioko Irrintzilari Elkarteak omendu[3] zuen 2012ko irailaren 7an eta berari egindako elkarrizketa erakutsi zuten.

Ondoren, 2019an irrintziari buruzko Erraiak[4] dokumentalean Bermioko Irrintzilari Elkarteko kideek nabarmendu zuten irrintzilarien arteko ezagutza eta elkarrizketa zeinen garrantzitsuak diren irrintzia modu naturalean ikasteko eta egiteko.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  «Orfeón Bermeano - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-29 .
  2.   «Bermeoko Abesbatza - Historia» www.bermeokoabesbatza.com . Noiz kontsultatua: 2019-06-29 .
  3.   Europa Press (2012-09-06) Bermeoko (Bizkaia) Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak hasiko dira bihar .
  4.   «Ondarroa eta Bermeoko irrintzilarien lekukotzak jaso dituzte 'Erraiak' dokumentalean - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-02-08 . Noiz kontsultatua: 2019-06-29 .


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.