Irrintzi (oihua)

Oihu mota
Artikulu hau euskal oihuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irrintzi».

Irrintzia Euskal Herriko oihu berezia da, ozena, zolia (goi erregistrokoa) eta luzea. Batez ere alaitasuna adierazi nahi du, eta ospakizunetan egin ohi da baina baita ere beste motatako sentimenduak (dolua, elkartasuna, e.a.).[1] Irrintzi egiten duen pertsonari irrintzilari deritzo.

HistoriaAldatu

Gaur egun ez dago argi irrintziaren jatorria zein den, baina, dakiguna da, euskal artzainek betidanik erabili dutela irrintzia, euskal bailaretan oihu hauek zabaldu dituztela eta gehienetan oihu hauek alaitasuna adierazteko erabiliak izan eta erabiltzen direla. Hala ere, badaude oihu honen jatorria azaltzeko sortu diren hipotesi batzuk, adibidez, Joan Piarres Duvoisin euskal idazleak esan zuen jatorria antzinaroko kultura judutarretan duela. Oihu honen antza duten beste batzuk badaude munduan, adibidez, arabiarrek antzeko bat erabiltzen dute.[2]

ErabileraAldatu

Irrintziak hainbat erabilera izan ditu euskaldunen artean, gehienbat, jaietan eta guduetan erabili izan dira.

JaietanAldatu

Edozein herriko jaietara hurbilduta entzun dezakegu oihu hau, hainbat herrietan lehiaketak egiten dira, irrintzi onena eta luzeena zein den jakiteko. Irrintzia musikari loturik egoten da askotan, euskal musika abestean, askotan oihukatzen dira irrintziak. ''Irrintzi'' izena duten musika taldeak eta dantza taldeak[3] ere badira Euskal Herrian.

GuduetanAldatu

Irrintziak betidanik euskal armadak borrokara bultzatzeko erabiliak izan dira, hau da, gerra oihu baten antzera erabili izan dira. Horren adibide dugu, Eusko gudariak abestiaren letran duen papera, ''irrintzi bat entzun da, mendi tontorrean, goazen gudari danok, ikurrinan atzean'' zatia hartzen du aipatutako abestian, ikus daitekeen bezala, kasu honetan, Espainiar gerra zibileko gudariak borrokatzera bultzatzen ditu.

Bestalde, 1918ko azaroaren 11ean lehen mundu gerraren amaiera ekarriko zuen bake ituna sinatu zenean, Baionan hainbat irrintzi entzun ziren ekintza hau ospatu eta txalotzeko.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Relincho», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. a b Iturria
  3. Irrintzi dantza taldearen inguruko informazioa

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.