Ready Player One (filma)
Ready Player One 2018ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren filma da, Ernest Clineren izen bereko eleberrian oinarrituta.
Sinopsia
aldatu2045. urtean, Wade Watts nerabe bakarti bat da eta Oasis izeneko bideo-joko moduko bat baliatzen du errealitatetik ihes egiteko. Oasis ez da bideo-joko huts bat, dimentsio erraldoia duen utopia birtuala baizik.
Halako batean, Oasis-en sortzailea hil egingo da, baina jolas berezi bat proposatuko du hil aurretik: Oasis-en barruan dauden pistak segituta, jokalariek altxor handi bat eskuratzen ahalko dute. Watts bilaketa horretan murgilduko da, eta berehala ohartuko da arerio gupidagabeak izanen dituela han.[1]
Aktoreak
aldatu- Tye Sheridan: Wade Watts / Parzival
- Olivia Cooke: Samantha "Sam" Cook / Art3mis
- Ben Mendelsohn: Nolan Sorrento / Sorrento
- Lena Waithe: Helen / Aech
- T. J. Miller: i-R0k
- Simon Pegg: Ogden Morrow / The Curator
- Mark Rylance: James Halliday / Anorak
- Philip Zhao: Sho
- Win Morisaki: Daito
- Hannah John-Kamen: F'Nale Zandor
Erreferentziak
aldatu- ↑ Agote, Gontzal. (2018-03-24). «Etorkizun eta iragan hurbilei begira» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.