Ireki menu nagusia

Olivia Kate Cooke (Oldham, Manchester, Ingalaterra, 1993ko abenduaren 27a) aktore ingelesa da, ezaguna egin da A&E kanalean Bates Motel izeneko telebistako telesailean Emma Martínez Decody interpretatzeagatik. Honen aurretik, BBCko bi telesail-motzetan hartu zuen parte: Blackout eta The Secret of Crickley Hall. 2014.urtean Oliviak gertaera paranormaletan oinarrituriko hiru thriller filmetan hartu du parte: The Quiet Ones, The Signal, and Ouija. Interpretazio hauek garrasiaren erregina garaikidearen ospea eman diote. 2015.urtean Me and Earl and the Dying Girl drama-komediazko filmean Rachel Kushner interpretatu zuen. Bere hurrengo papera Ready Player One liburuaren adaptazioan izango da 2017ko abenduaren 15ean estreinatzeko iragarria izan dena.

Olivia Cooke
Olivia Cooke by Gage Skidmore.jpg
Bizitza
Jaiotza Oldham Itzuli1993ko abenduaren 27a (25 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua New York
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea
IMDb nm4972453

HastapenakAldatu

Cooke Oldhamen (Manchester Handia) jaio eta hazi zen. Bere familiako kide bakar bat ere ez da aktorea; bere aita, John Cooke, polizia agente erretiratua da eta bere ama, Lindsy (née Wild) salketen errepresentatzailea da. Ahizpa gazteago bat du, Eleanor izenekoa. Olivia haur bat zenean, bere gurasoak banandu ziren, eta ondorioz, bera eta bere ahizpa amarekin bizitzen geratu ziren. Olivia Royton and Cromptoneko bigarren hezkuntzako eskolara joan zen eta drama ikasi zuen Oldhameko Sixth Form institutuan.

Oso gaztetatik, Oliviak ballet eta gimnasia erritmikoa praktikatzen hasi zen. Zortzi urte zituelarik aktuatzen hasi zen bere herriko eskola ondorengo drama programan.

Hamalau urte zituenean, Oliviak bere lehen talentu agentea kontratatu zuen, zeinak iragarpen ugaritan agertarazi zuen. 2012.urtean One Direction musika bandaren "Autumn Term" tourreko bideoan agertu zen, Harry Stylesen tandemean paseo bat lortzen duen ikaslean interpretatuz. Bere audizioan, Oliviak gidoigileak erakarri zituen zatiketa bat egiten zuelarik.

FilmografiaAldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2012 Up All Night: The Live Tour Sam
Blackout Meg Demoys TV
The Secret of Crickley Hall Nancy Linnet TV
Ruby's Skin Ruby Kortometraia
2013 - gaur egun Bates Motel Emma Decody TV
2014 The Quiet Ones Jane Harper Pelikula
The Signal Haley Pelikula
Ouija Laine Morris Pelikula
2015 Me & Earl & the Dying Girl Rachel Kushner Pelikula