Ranavalona II.a

politikari madagaskartarra

Ranavalona II.a (Rovan' Ambatomanoina, Madagaskar, 1829 - Antananarivo, Madagaskar, 1883ko uztailaren 13a) Madagaskarko erregina izan zen 1868-1883 urte bitartean, Radama II.aren bigarren emaztea, Rasoherinaren ondorengoa. Lehen ministro Rainilaiarivonyrekin ezkondu zen, eta harekin batera egin zen protestante (1869). Frantziarekin eta Ingalaterrarekin hitzartu zuen eta, merkataritza-askatasunaren truke, Madagaskarren burujabetasuna onartu zuten bi estatu horiek. Gizarte-aldakuntza garrantzitsuak egin zituen (poligamiaren eta edari alkoholdunen debekua, asteko atsedenaldia), zentralizazio-politika bideratu zuen, hezkuntza-sistema antolatu, eta armada osatu zuen. 1881. urtean aldarrikatutako legeak atzerritarrak lurren jabe izan zitezen oztopatzen zuenez, Frantziak blokeoa ezarri zion uharteari, eta erregina hil baino egun batzuk lehenago (1883), Majungako eta Tamataveko hiriak inbaditu zituzten frantsesek.

Ranavalona II.a
Ranavalona II.jpg
King of Imerina Itzuli

1868ko apirilaren 2a - 1883ko uztailaren 13a
Bizitza
Jaiotza Madagaskar, 1829
Herrialdea  Madagaskar
Heriotza Antananarivo1883ko uztailaren 13a (53/54 urte)
Hobiratze lekua Rova of Antananarivo Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Radama II Itzuli
Rainilaiarivony Itzuli
Leinua Merina Kingdom Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Ranavalo Manjaka 1874 signature.svg

ErreferentziakAldatu