Ramón Mercader

Ramon Mercader» orritik birbideratua)

Jaume Ramon Mercader del RíoRamón Mercader izen-deiturez ezaguna— (Bartzelona, Katalunia, 1913ko otsailaren 7a - Habana, Kuba, 1978ko urriaren 19a) PSUC alderdi politikoko militantea izan zen. Leon Trotski hil zuelako famatu zen.

Ramón Mercader

Bizitza
JaiotzaBartzelona1913ko urtarrilaren 25a (juliotar egutegia)
Herrialdea Katalunia
HeriotzaHabana1978ko urriaren 18a (65 urte)
Hobiratze lekuaKuntsevoko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: hezurretako minbizia
Familia
AitaPablo Mercader Medina
AmaCaridad Mercader
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakespioia, politikaria eta assassin (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Marx-Engels-Lenin Institute (en) Itzuli
NKVD
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Jacques Mornard, Frank Jackson eta Ramón López
Zerbitzu militarra
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua
Partit Comunista de Catalunya (en) Itzuli

IMDB: nm1533881 Find a Grave: 8249680 Edit the value on Wikidata

Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, bere amak Sobietar Batasuneko zerbitzu sekretuentzat lan egiteko kontratatu zuen arte. Troskistengana hurbildu zen Parisen, NKVD agentziak Trotski hiltzeko zeregina eman zion arte.

Frank Jacson ezizenarekin heldu zen Mexikora 1939. urtean; eta 1940ko abuztuaren 20an eraso zion Trotskiri, Trotskiren etxean bertan, piolet bat erabiliz. Leon Trotskiren zaintzaileek kolpeka hantxe hil nahi izan zuten Mercader, baina Trotskik (larri zauritua) geldiarazi zituen. Biharamunean hil zen Trotski, ospitalean egin zioten ebakuntzak ezin izan baitzion Mercaderrek buruan eragindako zauri larria oneratu.[1][2]

Mexikoko agintariek atxilotuta, hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, hilketagatik. 1953. urtean bere benetako izaera ezagutu zen; 1960ko maiatzaren 6an kartzelatik irten zen; Kubara joan zen lehendabizi, eta Sobietar Batasunean heroiaren domina eman zioten. Geroztik, aldizka Sobietar Batasunean eta aldizka Kuban bizi izan zen, harik eta 1978an Habanan hil zen arte, minbiziak jota. Moskuko Kuntsevo barrutiko hilerrian dago lurperatuta, «Ramón Ivanovitx López» (Рамон Иванович Лопес) izen-deiturekin.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Deborah Bonello eta Ole Alsaker: «Trotsky's assassination remembered by his grandson», The Guardian, 2012ko abuztuaren 20a.
  2. (Ingelesez) Lynn Walsh: «Forty Years Since Leon Trotsky's Assassination», Militant International Review, 1980ko uda.