Ralph Stafford

gudari britainiarra

Ralph Stafford (1301ko irailaren 24a - 1372ko abuztuaren 31) Ingalaterrako noblea izan zen, Staffordeko kondea, Edmund Stafforden eta Margaret Bassetten semea[1]. Ehun Urteko Gerran parte hartu zuen militar nabarmena izan zen.

Ralph Stafford
Stafford 1430.jpg
Lorden Ganberako kidea

1308 - 1372ko abuztuaren 31
Bizitza
Jaiotza Stafford Castle (en) Itzuli1301eko irailaren 24a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Tonbridge (en) Itzuli1372ko abuztuaren 31 (70 urte)
Familia
Aita Edmund de Stafford, 1st Baron Stafford
Ama Margaret Basset
Ezkontidea(k) Margaret de Audley (en) Itzuli
Katherine Hastings (en) Itzuli
Katherine Hastings (en) Itzuli  (1326 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Ehun Urteko Gerra

BizitzaAldatu

Stafford zaldun izendatu zuten 1327an eta handik gutxira eskoziarren aurka borrokatu zen. Eduardo III.a Ingalaterrakoaren askapenean parte hartzeak, Roger Mortimer Marcheko kondearen agindupean, erregearen esker ona lortzeko balio izan zion. 1332ko udan Staffordshiren bakearen komisionatu izendatua izan zen, eta atzerrian errege zerbitzuetan aritu zen Hugh Audleykoarekin batera, Gloucesterreko kondea zena. Era berean, Eskoziaren aurkako borroketan parte hartu zuen berriz ere, Dupplin Moorreko guduan arkulariak gidatuz, 1332. urteko abuztuaren 11n.

1336ko azaroaren 29an Legebiltzarrera deitu zuten idatziz, eta 1350era arte egon zen bertan. Bere karrera militarrak jarraitu zuen, Eduardo erregeak Frantziara aholkulari bezala lagunduz 1338an, eta Sluyseko itsas guduan egon zen 1340ko ekainaren 24an. Bresteko setioan eta Morlaixeko setioan ere borrokatu zuen. Vannesen harrapatu zuten, baina garaiz askatu zuten Malestroiten su-eten bat negoziatzeko.

1341eko urtarrilaren 6an Errege Etxeko maiordomo izendatua izan zen, baina kargu horri uko egin zion 1345eko martxoaren 29an Akitaniako seneskal kargua hartu zuenean, Frantzian, non urtebete inguru eman zuen. Auberocheko guduan parte hartu zuen, Aiguillongo setioan, Barfleurren eginiko eraso batean eta ingelesen garaipenean Crecyko guduan, 1346ko abuztuaren 26an. Gainera, Galtzariaren Ordenako zaldun izendatu zuten.

1347ko azaroan, aitaginarreba hil ondoren, bere jabetzak hartu zituen erregeari zergarik ordaindu gabe, Ralph eta erregearen arteko harreman hurbila adierazten duena. Horrela, gizon aberatsa bihurtzen zen bere jabetzei eta Frantzian egindako kanpainetatik lortutako irabaziei esker.

Eduardo III.ak, bere gerrako kapitainentzako sari bezala eta erretiroa hartzeko bere urtearen ospakizun bezala, pare-duintasunez titulu berri batzuk sortu zituen, Ralphek Staffordeko lehen kondearen titulua jaso zuelarik 1350eko martxoaren 5ean, baita urtero 1.000 markoko errenta bat ere. Gainera, Henrike Grosmontekoa ordezkatu zuen, Lancasterreko dukea erregearen teniente bezala Gaskonian, baina, ondoren, Eduardo Printze Beltzak ordezkatu zuen.

Komandante militar bezala balio izan zuen hirurogei urte zituenean ere, eta honen adibide bezala 1361ean Frantziara eta Irlandara bidalia izan zela, Leonel Anbereskoarekin batera, errege kontrola berrezartzeko helburuarekin.

ErreferentziakAldatu

  1. «Person Page» thepeerage.com Noiz kontsultatua: 2020-09-29.

Kanpo estekakAldatu