RTÉ Radio Irlandako Raidió Teilifís Éireann komunikabide publiko taldearen irrati atala da, denera lau irrati kate analogiko eta bost digital dituelarik. 1925ko azaroaren 14an 2RN irrati kateak Seamus Clandillon esatariaren "Seo Raidió 2RN, Baile Átha Cliath ag tástáil" ("Hau 2RN Irratia da, Dublindik zuzenean") irlanderazko ongietorri esaldiarekin aireratzen hasi zen. Gerora Radio Athlone deitzera igaro eta azkenik gaur egungo Radio Éireann edota RTÉ Radio 1 izena jaso zuen.

Irlanda osoan entzun daiteke, bai Irlandako Errepublika nahiz Ipar Irlandan ere.

Irrati kateakAldatu

Kanpo estekakAldatu