Rafael Santaolalla

Rafael Santaolalla Aparicio» orritik birbideratua)

Pedro Rafael Santaolalla Aparicio arabar industrialari eta militarra izan zen.

Rafael Santaolalla

Gasteizko alkate

1936ko uztailaren 19a - 1941eko urtarrila - Jose Lejarreta
Bizitza
Herrialdea Araba
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra

Francisco Franco berak, 1936ko altxamendu militarraren lehen egunetan, Santaolalla, Acción Popularretik gertu zegoena,[1] Gasteizko alkate izendatu zuen, Tomás Alfaro Fournier errepublikanoa ordezkatuz.[2] Militar hori Arabako ugazaben elkartearen burua zen, eta erregimen frankistaren eta nazismoaren aldekoa.[3] 1941eko urtarrilera arte izan zen alkate, Jose Lejarretak ordezkatu zuen arte.[2] Udala Errepublikari leial zitzaizkion funtzionarioez hustu eta hiriko hainbat kaleren izen aldaketa bultzatzeaz gain, Salburuako aerodromoa berritzeaz arduratu zen, adibidez, Gernika bonbardatu zuten egunean Kondor Legioaren operazio-gune izango zena.

Erreferenziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.