Quinta Normal parkea

Quinta Normal parkea Santiagoko izen bereko udalerrian dagoen parke publiko bat da. 40 hektarea inguruko hedadura du eta bere barnean aintzira artifizial bat du.

Parque Quinta Normal.jpg

Bere izena kolonian "Quinta" hitza garaiko autoritateei euren irabazien bosten bat ordaintzen zieten fundoentzat erabiltzen zen. Normal hitza Parisko Goi Eskola Normalagatik jasotzen du, parkean mahatsondo eta beste landare batzuen kontserbazioa eta tratamendua aztertzen baitziren.

Jatorrian 1838an Nekazaritza Elkarte Nazionalaren nekazal esperimentaziorako erositako 25 hektarea ziren. Bertan, Claudio Gayk bertako eta atzerriko espezieak landatu zituen.

Lur hauetan ofizialki inauguratzen da Nekazaritzako Quinta Normal bezala, 1842an nekazal erakuste eta hedapen bezala, SNAren ardurapeko nekazal praktikarien eskola batekin. Inguruko lurrak eransten zaizkio 134 hektareatako hedadurara iritsi arte. Beranduago Txileko Nekazal Institutu (1876-1915) eta Agronomia Institutu (1915-1928) bihurtua izan zen. 1928an Txileko Unibertsitatera gehitua izan zen Agronomia eta Albaitaritza Fakultate bezala. 1971 arte bertan izan zuen bere egoitza, Antumapu Kanpusera eraman zenean.

1853an Lorategi Botanikoa eta Negutegia eraiki ziren Rodolfo Philippiren zuzendaritzapean.

Lur hauetan 1875eko Nazioarteko Erakusketa (1875eko irailak 16-1876ko urtarrilak 16) egin zen. Erakusketarako animali exotikoen erakusketa bat egon zen. Zooa 1882an inauguratu zen, 1925ean Santiagoko Metropoliar Parkera eramanez.

Quinta Normalen barnean honakoak daude:

InguruaAldatu

Kanpo estekakAldatu

33°26′26.57″S 70°40′57.35″W / 33.4407139°S 70.6825972°W / -33.4407139; -70.6825972