PricewaterhouseCoopers
PricewaterhouseCoopers, PwC[1] laburduraz ezagututa, Big Fourren aholkularitza-enpresetako bat da, Deloitte, EY eta KPMG enpresekin batera. Zerbitzu profesonalak eskaintzen ditu maila internazionalean. Enpresak zerbitzu fiskalak, auditoretzak, aseguruak eta aholkularitza eskaintzen ditu industria aeroespazialaren, defentsaren, automotoraren, bankaren, osasunaren, aseguruen eta teknologiaren arloetan, besteak beste.
PricewaterhouseCoopers | |
---|---|
Datuak | |
Mota | sare profesionaleko zerbitzua, negozioa eta Q117209127 |
Jarduera sektorea | professional services industry (en) , Q10757701 , management consulting industry (en) , Kontu-ikuskaritza eta consultation (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Jarduera | |
Honen parte | Big Four (en) |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 195.000 |
Agintea | |
Lehendakaria | Robert E. Moritz (en) eta Dennis M. Nally (en) |
Zuzendari exekutiboa | Samuel DiPiazza (en) |
Egoitza nagusi | |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 41.300.000.000 $ (2018) |
Historia | |
Sorrera | 1995 |
Ordezkatzen du | Price Waterhouse (en) eta Coopers & Lybrand (en) |
webgune ofiziala |
Enpresaren zerbitzuak
aldatu2017an, PwC munduko aholkularitza-enpresa ospetsuena izendatu zuten, eta Brand Financeren arabera, PwC-k punturik altuena (AAA+) lortu zuen zazpigarren urtez jarraian, eta marka "salbuespenez sendoa eta ondo administratua" zela onartu zen. "Brand Finance indizea ebaluazio independente bat da, marken sendotasuna maila globalean berresten duena".[2]
2014ko apirilean, PwC-k Booz & Company aholkularitza estrategikoaren erosketa osatu zuen, eta PwC-ren sinadura-sarean sartu zen, izena Strategy & -ra aldatuz (ingelesez "Strategy and" ahoskatua)[3]
Auditoretzaren esparruan, PwC-k erakundeen finantza-egoeren zehaztasuna berrikusten eta ebaluatzen du, kontabilitate- eta erregulazio-arauak betetzen direla bermatzeko. Haren ikuspegiak arriskuen identifikazioa eta kudeaketa barne hartzen ditu, baita finantza-gardentasuna hobetzea ere badu helburu.
PwC-ren zerbitzuen funtsezko beste faktore enpresak hainbat arlotan aholkatzen ditu enpresak esate baterako: hazkunde-estrategietan, eraldaketa digitalean, arriskuen kudeaketan, eraginkortasun operatiboaren hobekuntzetan eta aldaketaren kudeaketan. Helburua, enpresa-ingurune dinamiko eta lehiakor batean arrakasta izatea da..
Zergen arloan, PwC-k zerga-plangintzako, araudia betetzeko eta aholkularitza estrategikoko zerbitzuak eskaintzen ditu enpresei beren zerga-egitura optimizatzen eta tokiko eta nazioarteko araudiak betetzen laguntzeko.
Berrikuntzan eta teknologian duen ikuspegiagatik ere nabarmentzen da PwC. Enpresak bere bezeroentzako soluzio digital aurreratuak garatzeko konpromisoa du, adimen artifiziala, datuen analisia, zibersegurtasuna eta automatizazioa bezalako tresnak erabiliz eraginkortasuna eta enpresa-erabakiak hartzea hobetzeko.
Zerbitzuak ematean ere bikaintasunarekin duen konpromisoaz gain, PwC ere aktiboki inplikatzen da erantzukizun sozial korporatiboko eta iraunkortasuneko ekimenetan. Enpresak proiektu komunitarioak babesten ditu, lantokian aniztasuna eta inklusioa sustatzen ditu, eta haien ingurumen-inpaktua murrizteko lan egiten du.
PwC-ren antolaketa-kultura lankidetzan, etika profesionalean eta etengabeko berrikuntzan oinarritzen da. Enpresak bere langileen garapen profesionalean inbertitzen du, trebakuntza- eta garapen-programen bidez, ideien eta ikuspegien aniztasuna balioetsi eta enpresa-erronkak konpontzeko ikuspegian txertatzen den ingurune bat sustatuz.
Historia
aldatuBere jatorriak 1859koak diren arren, gaur egungo konfigurazioa 1998an Price Waterhouse eta Coopers & Lybranden arteko fusioaren emaitza da. Ikuspegi juridikotik, PwC marka bera eta kalitate-metodologia eta estandar batzuk partekatzen dituzten sozietate independenteen eta tokiko jabetzakoen sarea da.
Price Waterhouse 1849an Samuel Lowell Pricek (1821-1887) Ingalaterran sortutako kontabilitate enpresa txiki bat bezala hasi zen. Edwin Waterhouse (1841-1917) batu zitzaion 1865ean. Konpainiak Price, Waterhouse & Co. izena hartu zuen 1874an. Konpainiak Estatu Batuetako bulegoa ireki zuen 1890ean.
Forbes aldizkariaren arabera, 2013. urtearen amaieran PwC Estatu Batuetako seigarren enpresa pribatu handiena zen.
Zigorrak
aldatu2018ko apirilaren 25ean, Espainiako Kontabilitate eta Kontu Auditoretzako Institutuak PWC zigortu zuen, Banco Popularren 2012ko kontuen auditoretzak egindako arau-hauste larriengatik.
2017an, Auzitegi Nazionalak PwC Espainia ikertu zuen Lezo Operazioaren parte gisa, ustez Madrilgo Erkidegoan Alderdi Popularra finantzatzeko funts publikoen jabetzan irabazi asmoz parte hartzeagatik.[4]
Pwc Euskal Herrian
aldatuEuskal Herrian zehar, PWC-ek hainbat egoitza ditu: Bilbon[5], Donostian[6], Gasteizen eta Iruñean, hain zuzen ere.
Bilboko bulegoak 220 profesional baino gehiago ditu, Donostian 30 langile baino ditu eta Iruñeako bulegoak 10 profesional baino gehiago.
Honez gain, hainbat lankidetza egin ditu Pwc-ek Euskal Herrian. Osakidetzaren eraldaketa digitalerako proiektuan parte hartu zuendu PwC-ek.c 2021ean, Eusko Jaurlaritzak "Osakidetzaren kudeaketa digitala, mantentze-lanak, logistika eta aktiboen kudeaketa" proiektua aurkeztu zuen, Euskadi Next proiektuen barruan. 17.545 euroko kontratua jaso zuen, Osakidetzarekin lotutako eraldaketa digitalaren laguntzeko helburuarekin.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) PricewaterhouseCoopers. «PwC España - Servicios de auditoría, consultoría, asesoramiento fiscal y legal y transacciones» PwC (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) PwC. 2023-11-06 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) PricewaterhouseCoopers. «Soluciones» PwC (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El juez acredita que PwC se lucró de un contrato fantasma a cambio de financiar al PP de Madrid» ELMUNDO 2017-04-30 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) PricewaterhouseCoopers. «PwC en Bilbao» PwC (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) PricewaterhouseCoopers. «PwC en San Sebastián» PwC (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ Txantiloi:Local «Osakidetza externaliza la seguridad corporativa a una consultora sancionada por “manipular contratos públicos”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).