Banco Popular Español
Banco Popular Español banku espainiarra izan zen. 1926an sortua, Espainiako hirugarren bankurik garrantzitsuena izan zen Banco Santander eta BBVAren atzetik. 2018an Banco Santanderrekin bat egin zuen.
Banco Popular Español | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Bankua eta entitate desagertua |
Jarduera sektorea | economics of banking (en) eta finantza-zerbitzua |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Historia | |
Sorrera | 1926 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Madril |
Desagerpena | 2018ko irailaren 28a |
Historia
aldatuBanco Popular 1926. urtean sortu zen "Banco Popular de los Previsores del Porvenir" izenarekin. 1947 urtean, gaur egun duen izena hartu zuen Banco Popular Español. 1968ean Espainiatik kanpoko bere lehen bulegoa ireki zuen Parisen eta nazioarteko hainbat hiritan ordezkaritza bulegoak zituen.
1960ko hamarkadatik aurrera Espainiako hainbat banku txiki erosi zituen eta tamaina irabazten joan zen. 2000. urtetik aurrera sukurtsalak irekitzen hasi zen Portugalen. Gaur egun 800 milioi euroko irabaziak lortzen ditu urtero eta 16.000 langiletik gora dauzka. 2009ko maiatzaren 19an bankuaren jabetzakoak ziren banketxe guztietan, tartean Banco de Vasconian, Banco Popularraren irudia eta kartelak jartzea erabaki zuten, Vasconiaren berezko ikur eta izena 1962tik mantendu arren.
2010ko ekainaren 28an Popularrek akordioa sinatu zuen Frantziako Crédit Mutuel-CIC banketxearekin bi enpresen arteko lankidetza eta baterako zerbitzuak eskaintzeko. Hilabete batzuk beranduago Popularrek hainbat sukurtsal banketxe frantziarrarekin batera sortutako Targobank banketxeari eman ziozkion.
2011ko urriaren 7an Banco Pastor banketxe galiziarra erosteko eskaintza aurkeztu zuen, Banco Popularren 1,15 akzio Pastorren akzio bakoitzeko. Banco Pastor galiziako banketxeko akziodun gehienek baiezkoa eman zioten eskaintzari[1].
2012ko azaroan bere kapital beharrizanak betetzeko milaka akzio berriren jaulkipena egin zuen eta akziodun txikien artean 2.500 milioi euro lortu zituen bi asteren epean[2].
Banco Popular taldeko kideak
aldatuBanco Popularrek erositako banku erregionalen izenak mantentzen ditu oraindik. Honakoak dira:
- Banco de Andalucia
- Banco de Castilla
- Banco de Credito Balear
- Banco de Galicia
- Banco de Vasconia
Horrez gain, maileguen banku bat dauka:
- Banco Popular Hipotecario
Eta Espainiatik kanpoko presentzia:
- Frantzian: Banco Popular France
- Portugalen: Banco Popular Portugal
Eta internet bidez:
- bancopopular-e.com
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ http://online.wsj.com/article/SB10001424052970203633104576622320371011798.html Shareholders Accept Banco Popular Bid Wall Street Journaleko albistea.
- ↑ http://bolsa.elperiodico.com/noticias-actualidad/noticias/Banco-Popular-culmina-con-exito-la-ampliacion-de-capital-por-2500-millones-euros--0420121128224132.html Banco Popular culmina con éxito la ampliación de capital por 2.500 millones euros El Periodico egunkariko albistea.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)(Katalanez) Banco Popular Españolen webgunea
- Banco Popular France webgunea